Gaur goizean lehiaketaren aurkezpenaegin zuen alkateak. Ondoan Juanma Hurtado (Kabia jatetxea, Zumarraga)eta Bixen Egiguren (Etxeberri jatetxea, Zumarraga) sukaldariak izanzituen. Juanma Negredok (Mirandaola jatetxea, Legazpi) osatuko duepaimahaia.Pintxo lehiaketa etzi eta larunbatean izango da. Biegunez Zumarragako 17 ostalarik lehiaketara aurkeztuko duten pintxoaeskainiko dute euro baten truke.
350 pintxo batez beste
bakoitzak 350 pintxo salduzituen batez beste aurreko pintxo lehiaketan. Lehenengo pintxolehiaketan sei ostalarik parte hartu zuten, eta ondoren edizioetanasko igo zen parte-hartzea. Juanma Hurtadoren arabera, «ostalarieksaiakera berezia egiten dute landutako pintxoak aurkezteko, etahorrek meritu handia dauka ez baita pintxo bat egitea, pintxo beraehunka aldiz egiteko gaitasuna ere izan behar dute».