Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute
Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Galdakaoko Andra Mari, Beasaingo Aurtzaka, Oreretako Ereintza, Altsasuko Etorkizuna, Getariako Gure Txeru, Oiartzungo Haurtzaro, Legazpiko Korosti eta Zegamako Tobera taldeek parte hartuko dute, Irrintzirekin eta Lurrarekin batera. 11:00etan taldeak Pagoetan elkartuko dira, 12:00etatik 13:30era Urretxuko kaleetan dantza egingo dute, 13:30ean Gernikako Arbola plazara iritsiko dira eta 17:30ean Gernikako Arbolan dantza saioa eskainiko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide