Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxuko eta Zumarragako operaren musika saioak aurkeztu dituzte

Urretxu eta Zumarraga
2014/06/13
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako 600 bizilagun baino gehiagok GI-631 opera prestatu dute. Hilaren 21ean eskainiko dute, 22:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun horretan, herriko artista ia guztiek parte hartuko dute. Asteazken arratsaldean, Gorka Hermosa ekimenaren bultzatzaileak eta hainbat parte hartzailek prentsaurrekoa eman zuten egitasmoa azaltzeko. Hermosak ekimen horren helburua «herriko ondare kulturala balorean jartzea eta elkarlana bultzatzea» dela gogoratu zuen. Horretarako, trama bat eta hamalau musika saio dituen ikuskizuna prestatu dute. Istorioa Jon Plazaolak idatzi du eta aktore lanetan, berarekin batera, Joseba Apaolaza, Barbara Rivas eta Karmakros eta Kon-Fusion antzerki taldeetako kideak arituko dira. Kontakizuna 2383an kokatu dute. Mundu mailako gerra baten ondoren, mundua Nazio Handiaren eskuetan dago eta herriek euren izana eta izena galdu dituzte. Urretxuk eta Zumarragak GI-631 izena hartu dute. Protagonistak (Plazaola eta Rivas) Irimo mendira igoko dira eta gurutzea aurkituko dute. Gurutzeak 1383ra eramango ditu, eta euren herriak nolakoak ziren ikusiko dute. 2383ra itzuliko dira eta herriaren izaera berreskuratzen saiatuko dira. Baina istorioko gaiztoa (Apaolaza) hori ekiditen saiatuko da. Musika saioei dagokienez,taulara igotzen lehenak Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariak izango dira. Albokak eta irrintziek lagunduta, Jesus Mari Dominguez Buliren Egun off kanta joko dute. Ondoren, Xabier Barriola abeslariak eta Mila Osinalde piano-jotzaileak Gaspar de Arabaolaza urretxuarraren Birjiña Mariari kanta eskainiko dute, musika eskolako dantzariek lagunduta. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak Iparragirreren Ara nun diran joko du, abesbatzek eta Irrintzi dantza taldeak lagunduta. Laugarren kanta Juan Jose Belaustegiren Minueto de concierto izango da. Urretxu eta Zumarragako musika bandek joko dute. Bosgarren musika saioari dagokionez, Goiargi abesbatzak Busca Sagastizabalen Sagarraren abestuko du. Josu Marotok zuzenean marraztuko du eta Irrintzikoek dantza egingo dute. Sekundino Esnaola konpositoreak ere bere tartea izango du, noski: txistulariek Matxintxo joko dute, akordeoiak, soka taldeak, baxuak eta Irimo Azpi eta Goizalde abesbatzek lagunduta. Ondoren, herriko trikitilariek Zumarragako Trikitixa omenduko dute, Lurra dantza taldeak lagunduta. Edurne Iturbek mix bat prestatu du Oriatarren kantekin. Zortzigarren kantari dagokionez, txistulariek Iparragirreren Zugana Manuela joko dute, Jubilates jazz bandarekin eta Lurra dantza taldearekin. Bertsolariek, berriz, Gorka Azkarateren Errimablues abestuko dute, musika eskolako Big Band-arekin. Hamargarren kantari dagokionez, Gorka Hermosak bere Gernika 1937/4/26 lana joko du, hainbat musikarik eta gimnasia erritmiko taldeko kideek lagunduta. Ondoren, Estitxu Sudupe UGAk Elementuak kanta abestuko du hainbat musikarirekin eta musika eskola dantza ikasleekin, eta The Northagirres rock taldeak On saturday night joko du. Azkenik, Rivasek eta Apaolazak Aitor Aranguren Kizt zumarragarraren Azken borroka dance abesti techno-arekin istorioari amaiera emango diote. Antzeztokian pantaila bat egongo da eta musika saioetan herriko argazkilariek ateratako argazkiak emango dituzte. Gainera, bai hasieran eta bai bukaeran, Iñigo Sbeltzak eta Jon Plazaolak egindako film laburrak eskainiko dituzte. Etxera itzuli aurretik, plazan bildutakoek GI-631 operaren ereserkia abestuko dute: Baina bihotzak dio. Kanta hori Edurne Iturbek konposatu du eta letra Jon Maia bertsolariarena da. Oharrak Asteazken arratsaldeko prentsaurrekoan, musika saioak aurkezteaz gain, hainbat ohar eman zituzten. Ikuskizuna 22:30ean hasiko dela gogoratu zuten. Entsegu orokorra egun berean egingo dute, 16:00etan. Sarrera doan izango da. Eguraldi txarra egingo balu, herri opera Ederrena pilotalekuan egingo lukete. Edukiera txikiagoa denez, bi saio eskainiko lituzkete: 19:00etan eta 22:30ean. Kasu horretan, bai ikuskizunera eta entsegu orokorrera joateko gonbidapena eskatu beharko litzateke: 11:00etatik 13:00etara, Zelai Arizti aretoko eta Ederrena pilotalekuko leihatiletan. Hermosak urretxuarrak eta zumarragarrak ikuskizunaz gozatzera gonbidatu zituen. «Dagoeneko komunikabide askotatik deitu digute Herri Operagatik galdezka, sinesgaitza iruditzen baitzaie 600 lagun elkartzea. Sekula egin dudan zorakeriarik handiena da, eta jendearen laguntzarik gabe, ezinezkoa izango zen hau guztia aurrera ateratzea. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiet», amaitu zuen Hermosak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT