Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Mugimendu feministaren motorra

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/17
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako Koordinadora Feminista hainbat emakumeren grina, kezka nahiz egiteko gogoa batu eta leku komunetan elkartu izanaren emaitza da. Orgasmus eta Eraldatzen taldeen bilgunea da, eta emakume orok parte hartu dezake. Eztizen Agirresarobek koordinadoraren izaera laburbildu du: «Mugimendu feministaren motorra izan nahi du. Modu oso naturalean sortu zen joan den martxoaren 8ko ekintzak prestatzeko elkartu ginenean». Aurreko astean Jabekuntza Eskolak ikasturtean zehar antolatu dituen tailerren eta ikastaroen balorazio bileran parte hartu dute Koordinadora Feministako kideek. Agirrerasobek tailerrekin jarraitzea erabaki dutela esan du, «hori da bilerak eman ahal zuen ondoriorik onena, hain gustura egon gara egin ditugun hiru tailerretan hiruei jarraipena emango diegula». Orgasmus taldea Rap tailerra egin dute Jabekuntza Eskolaren baitan, eta neska «gazte-gazteak» animatu direla nabarmendu du Agirresarobek; «horrek sekulako indarra eman digu», gehitu du. Orgasmus taldea Urretxu-Zumarragako Gaztetxean eratu zuten. «Feminismoaren esparruan lanketa bat egin nahi genuen zenbait neska elkartu ginen; hainbeste asmo genuen taldeari orgasmus izena jarri geniola: webguneetako .org hizkiei asmo hitza gehituta egin genuen hitz jokoa». Taldekideak formazio gose ziren eta Jabekuntza Eskolaren berri izan zuten Aurora Iturriotz Goierri garaiko berdintasun teknikariaren bitartez. Agirresaroberen hitzetan, «bilera batera joan ginen, Aurorak eskolari buruzko azalpenak eman zizkigun eta, bide batez, teoria feministaren leihoa ireki zigun. Gu maitemindu egin ginen; horren bila genbiltzan eta eskolaren espazioan gaztetxean baino erosoago sentitu ginen».
«Teoria feministarekin maitemindu, eta Jabekuntza Eskolan erosogo sentitu ginen» Eztizen Agirresarobe (Koordinadora Feminista) «Berdintasun faltsuan bizi gara: dibortziatu ahal gara, soldata bat irabazi edo janzkera aukeratu» Ainhoa Aguado (Koordinadora Feminista)
Eraldatzen elkarteko kideak eta Sua emakume immigranteen taldeko kideak ezagutu zituzten Jabekuntza Eskolan, eta poliki-poliki beraien artean loturak sortu ziren. Tolosako Bilgune Feministan militatu zuen garai batean Agirresarobek eta borroka feministaren beharra ezinbestekotzat du. Feminismoaren bere ikuspegia zein den galdetuta irtenbide gisa ikusten du: «Zapalkuntza bat dago eta horri aurre egiteko irtenbide bat ematekotan, aterabide hori feminismoa da». Diferentziaren feminismoaren alde egiten du, «gizonezkoen modeloa kopiatu gabe emakumeoi lotutako balio horiei bidea egin nahi diegu: zaintza, sentimenduak adieraztea, gorputza…». Emakumeen Etxea Ainhoa Aguado Koordinadora Feministako kidea da baita ere, eta Agirresaroberekin bat dator: «Eguneroko bizitzan gertatzen den guztia agerian utzi behar da. Berdintasun faltsuan bizi gara: dibortziatu ahal gara, soldata bat irabazi ahal dugu, janzkera aukeratu ahal dugu… Baina, horiek denak egoera mozorrotzeko moduak dira, inkontzienteki jarrera asko eta asko egunero erreproduzitzen ditugulako ala emakumezkoek nola gizonezkoek». Biek abortuaren legea jarri dute adibide. Aguadok dioenez, «urteak dira gaia mahai gainean dagoela eta oraindik ere eztabaida sortzen da, eta oraindik ere arrazoiak eman behar dira… Gizarteko parte-hartze eremu nagusiei begiratu bat eman, eta nortzuk eta zein jarreretan dauden ikustea besterik ez da behar. Gure ustez, lehenengo pausoa ikustea da». Jabekuntza Eskolan parte izaten jarraitu nahi dute eta amesten jarrita nolako etorkizuna ikusten duten galdetuta biei leku baten izena datorkie burura: Emakumeen Etxea. Emakumeentzat espazio bat nahiko lukete Urretxun eta Zumarragan. Jabekuntza Eskolaren egoitza egun pisu bat da Zumarragako Euskadi plazan. Koordinadora Feminista talde «freskoa, errebeldea, anitza eta emakume guztien topagune» izan nahi duela dio Agirresarobek. Aguadok talde «irekia» dela gehitu du, «emakume guztientzat irekia, oso malgua, ez dago araurik, kide izateko gogoa bakarrik behar da». Ekainean sexu askapenaren aldarria egiteko mozorrotu, eta jende aurrean antzerki bat egin zutenean eskutik heldu zioten elkarri. Agirresaroberen hitzetan, «sentitu genuen segurtasun faltari borrokatzeko gogoa gailendu zitzaion, eta gure arteko loturak are gehiago estutu ziren».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT