Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goierri: 25 urte baloi txikiari ostikoka

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/23
Otamotz
Duela 25 urte pasatxo, Goierri kirol elkartearen futbol saila desagertu egin zen, Elizalde zelaiak futbolean jokatzeko beharrezko baldintzak ez zituelako. Goierrikoek baloi handia baloi txikiarengandik aldatzea erabaki zuten: areto futbol saila sortu zuten. Ordutik, ehunka gazte pasa dira taldetik. Sailak 25 urte bete ditu eta udalak jaietako pregoia irakurtzeko ohorea eskaini die. Areto sailaren sortzaileetako bat Juan Luis Ayuso izan zen. Handik urte batzuetara Javier Garcia de Andoin elkartu zitzaion: bere alabak sortu berria zen nesken taldean jokatzen zuen eta laguntzea erabaki zuen. Egun, elkarteko lehendakaria da. Ayusok azaldu du nolatan erabaki zuten areto futbolean hastea. «Haur mailako talde bat genuen, baina Elizalde zelaia gaizki zegoen eta area botatzen ibili behar izaten ginen. Halako batean, Federazioak Elizalde ez zela egokia esan zuen. Garai batean Ederrenan eta Gernikako Arbola plazan kuadrillen arteko futbito txapelketak antolatu genituen eta kirol hori berreskuratzea erabaki genuen». Jose Manuel Etxaniz, Carlos Adrados eta Ayuso izan ziren bultzatzaileak. Taldea sortzeko, Gernikako Arbolako txapelketetan parte hartu zuen jendearengana jo zuten. «Romero, Sastre eta enparauekin hasi ginen. Ez ginen oso onak, baina bai borrokalariak. Pixkanaka, teknika menderatu genuen». Areto futbolaren aitzindariak izan ziren Gipuzkoan. «1991n Euskadiko Kopa antolatu zen lehenengoz eta irabazi egin genuen. Gainera, Estatu espainiarreko bigarren mailan jokatu genuen. Tenerifera, Santanderrera… joaten ginen jokatzera. Aldiri kiroldegian sekulako giroa sortzen zen». Hori gutxi balitz, Errusiara joan ziren. «Zaragozako Sala 10 taldea ezin zen joan eta guri eskaini ziguten Espainia ordezkatzea. Baietz esan genien, baina hara heldu ginenean errusiarrei argi eta garbi utzi genien gu euskal ordezkariak ginela», gogoratzen du. Ayusok urte haietan eduki zituzten babesleei eskerrak eman nahi dizkie. «Gure lehen babeslea Pinturas Urretxua izan zen. Oso babesle ona izan zen. Ondoren, Promociones Madayak babestu gintuen». Urte hauetan guztietan taldetik pasa diren jokalariak ere ez ditu ahaztu nahi. Batzuek sekulako maila eman dute. «Montxik Ibarrako taldean eta Nafarroako Xotan ere jokatu zuen. Egun Goierrirekin jokatzen du, Hirugarren Mailan, eta mutikoak entrenatzen ditu». Zazpi talde dituzte: senior mailako bi, gazte mailakoa, kadete  mailako bi eta haur mailako beste bi. «Gazte mailakoak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen duela bi urte. Nesken talderik ez dugu eta berreskuratzea gustatuko litzaiguke. Garai batean, nesken taldea punta-puntan egon zen», oroitu du Garcia de Andoinek. Areto futbolak une ona bizi duela uste du. «Gazteek areto futbolean jokatu nahi dute, baina entrenatzaileak behar dira. Boluntariotzak ez du une ona bizi eta entrenatzaileei diru pixka bat ematen diegu. Lehen gure poltsikotik jartzen genuen dirua. Hori bai, kirol honek toki asko ezagutzeko aukera eman digu», dio presidenteak. Baloi txikia Vs. baloi handia Baloi txikia aldarrikatu nahi dute. «Zaletasuna berreskuratzea lortu dugu. Gaztetxoentzako txapelketa eta 24 ordukoa antolatu ditugu eta sekulako arrakasta izan dute. Dena den, futbolak areto futbolak baino askoz ere arrakasta handiagoa du haurren artean. Nire ustez, areto futbola aproposagoa da teknika hartzeko, baloia domeinatzeko. Areto futbolean hasi beharko lirateke eta ondoren zelai handira pasa», azaldu du Ayusok.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT