Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

«Sari hauek norberak egiten duen lanari bultzada ematen diote»

Urretxu eta Zumarraga
2014/11/07
Otamotz
Hermosak bigarren urtez jaso du CIA IMC-Unesco Composition saria, Akordeoi Jotzaileen Nazioarteko Konfederazioak urteko pieza onenari ematen dion saria da. Zer da jaso berri duzun sari hori zure soinujole unibertsoan? Saria ematen duen epaimahaian umetatik mirestu ditudan soinu jotzaile eta irakasle asko daude, eta haiek nire lana aukeratu izanak barru-barrutik betetzen nau. Musikagile naizenetik, norberaren piezak mundu osoko jotzaileek interpretatuko dituztela jakiteak izugarri pozten nau. Sari hauek norberaren lanari bultzada ematen diote, eta hori eskertzekoa da. Iaz ‘Paco’ lanagatik jaso zenuen saria, orain ‘Zheng Zai’ piezagatik. Nolako pieza da? Pekingo (Txina) Kontserbatorio Zentralak enkargu bat egin zidan. Tibeteko melodia tradizional batzuetatik edan nuen, eta haiei musika minimalista eta mendebaldeko erritmoak gehitu nizkien. Pieza hau horren ezberdinak diren bi kulturen arteko zubi izateko xedearekin sortu nuen. Salzburgon (Austria) jaso berri duzu saria. Nola joan zen? Nazioarteko Akordeoi Jotzaileen Konfederazioak toki batean banatzen ditu sariak. Soinujoleon topaleku bihurtzen da hiri hori. Nazioarteko kideak zertan ari diren ikusteko gune ezin hobea, joera berriak ezagutzeko toki aparta eta oso giro atsegina sortzen da, aspaldiko lagunekin egoteko parada ere egoten delako. Sarietako bat elkartearen batzorde artistikoak urteko pieza onenei ematen diena da. Lehenengo finalistak aukeratzen dituzte eta nork bere lana aurkezten du hala zuzenean nola aurretik grabatutako bideoan. Epaimahaiak bere erabakia ematen du jarraian eta, aurten, sekulako poza sentitu nuen neu nintzela jakin nuenean.
«Zheng Zai pieza bi kulturen arteko zubi izateko xedearekin sortu nuen»
Zeintzuk dira orain esku artean dituzun proiektuak? Malandro Hirukotearekin [tronpeta, kontrabaxua eta soinua] iberiar musika, tangoa, jazza eta musika klasiko garaikidea batuko dituen diskoa prestatzen ari gara. Bakarka ere ari naiz, eta azken urteotan sortutako piezekin diskoa kaleratzeko asmoa daukat; horri datorren urtean helduko diot. Datozen hilabeteetan, bestalde, Uruguai, Mexiko, Serbia, Finlandia, Belgika, Portugal eta Espainian kontzertuak lotuta ditut eta haiek prestatuko ditut buru-belarri. Bien bitartean, Santanderreko (Kantabria) kontserbatorioko irakasle lanari segida emango diot; ilusioz beteta naukate ikasleekin burutuko ditudan proiektuek. Zati bat sortzen ematen duzu eta bestea sortutakoa zabaltzen. Nola egiten da hori eguneroko bizitzan? Sortzea, beti ere, gure lanaren zatirik ederrena da. Baina gero, ezinbestean, sortutakoa ikasi eta maila duin batean jotzeko gai izan behar zara eta horrek jotzea eskatzen du; beste musikariekin entseguak egin, musikarien artean koordinatu, trenak, hegazkinak edo dena delakoak lotu… Sortzeaz gain, sortzen duzun hori ezagutzera eman behar duzu kontzertuen bitartez, disketxeekin argitara emanez eta komunikabideen bidez. Egun Internet sekulako tresna da gure lana zabaltzeko, izan ere, sortutakoari zabalkundea emateko lan horrek ordu asko kentzen dizkigu… Edozein kasutan, Internetek lan hori erraztu digula ukaezina da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT