Gorka Zufiaurre aktore urretxuarra Goya sarietarako hautagaien artean dago. Duela aste batzuk aurkeztu zuten Luis Mariasek zuzendutako
Fuego filma; bertan, besteak beste, Jose Coronado aktore ezagunarekin lan egiten du Zufiaurrek. Gaur jakinarazi dute filme honek 17 hautagaitza dituela Goya sarietarako. Zufiaurre, taldeko aktorerik onenaren kategoriako hautagaietako bat da; kategoria berean, Benicio del Toro, Alex Angulo, Aitor Merino edota Luis Tosar bezalako aktore ezagunak daude.
Horietatik aukeraketa egingo dute urtarrilaren 7an, sarietarako izendapen ofizial bilakatu aurretik. Sari banaketa, berriz, otsailaren 7an izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide