Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Oskorriren Goierriko etxea

Urretxu
2015/11/25
Otamotz
Oskorri taldearen txoko kuttunenak Bilboko Plaza Barria eta Arriaga antzokia dira, baina talde honetako kideek Euskal Herria osoan egin dituzte lagunak eta gainontzeko herrialdeetan ere badituzte txoko kuttunak. Urretxu, adibidez. Izan ere, 1999ko ekainaren 26an Iparragirre bueltan etxera diskoa grabatu zuten Gernikako Arbola plazan, urretxuarrekin batera. Nahi zuten urretxuar guztiek parte hartu ahal izan zuten, baina parte hartzaile berezi batzuk izan ziren: Sekundino Esnaola musika eskolako orkestra, Iparragirre Balerdi musika tailerra, Urretxuko txistulariak, musika eskolako trikitilariak, Iratzarri dultzainero taldea, Urretxuko folk taldea (Juan Luis Aranburu eta Xabier Barriola), San Martin, Pagoeta eta Goiargi abesbatzak eta erraldoien konpartsa. Gainera, Andoni Salamerok esatari lana egin zuen abesti batean. 24 kanta grabatu zituzten eta grabaketa CD eta kasete formatuetan argitaratu zuten. Prestaketa lanek hilabeteak iraun zituzten eta Oskorrikoek udalaren laguntza izan zuten. Miren Castillo Kultura teknikariak kontzertu gogoangarri hari buruz hitz egin du Hitzarentzat. Oskorriren_kontzertua_Urre(3)Oskorri taldeak Iparragirreren kantak grabatu nahi zituen eta egokiena Urretxuko herriarekin elkarlanean egitea zela iruditu zitzaien. Udalarekin harremanetan jarri ziren eta honek bilera bat egin zuen herriko taldeekin. «Egitasmoari baiezkoa eman zioten eta lanean hasi ginen. Entseguak Labeaga antzokian egin genituen. Talde bakoitzak bere egunak eta orduak zituen. Prozesu luzea izan zen. Ordu asko sartu genituen eta dena koordinatzea ez zen erraza izan». Ahaleginak merezi izan zuen. «Oso esperientzia aberasgarria izan zen: Iparragirre urretxuarra zelako eta oso jende profesionalarekin lan egin genuelako. Gainera, Natxo oso perfekzionista da, baina atsegina ere bai. Pazientzia handia du eta traturako asko balio du. Guztien onena ateratzen jakin zuen. Gainera, giroa oso ona izan zen. Urretxuarrek gozatu egin zuten». Bere lana ez zen ekainaren 26an bukatu: Oskorrikoek 1999ko ETBrentzat grabatu zuten Gabonetako saiora gonbidatu zituzten udal ordezkariak, diskoa promozionatzeko. Ekitaldia Kursaalen grabatu zuten eta Pello Gonzalez alkateak, Jon Aldama Kultura zinegotziak, Santi Gutierrez eta Jose Mari Lasa txistulariek, Miren Castillo kultur teknikariak eta Kizkitza Ugarteburu herritarrak parte hartu zuten. «Zorionez, kantua Urretxun bertan grabatu genuen, banaka. Jose Mari Lasak bi ahalegin bakarrik behar izan zituen, baina beste batzuei gehiago kosta zitzaigun. Kameren aurrean play-backa egin genuen. Erraza dirudi, baina ahoa dagokion unean ireki behar da!», dio txantxetan. Oskorriren_kontzertua_Urre(2)Ordutik, Natxo de Feliperekin harremana izan dute eta aurten Santa Anastasia jaietako kantu afarian parte hartzera gonbidatu dute. «Zikloa bukatzeko hiriburuetan kontzertuak ematea bakarrik aurreikusten zutela esan zidan. Gustura etorriko litzatekeela, baina Urretxura etorriz gero, gainontzeko toki guztietara joan beharko litzatekeela esan zidan. Ederki asko ulertu nion, noski». Castillok Oskorri taldea miresten du. «Pena ematen dit Oskorri desagertzeak, baina guztiok merezi dugu atsedena. Gainera, beraiek egin duten lana oso ondo gordeta gelditu da. Ikaragarrizko ondarea utzi dute. Ez dira joan, beraz».  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT