Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Madrilgo talde feminista batek 15 eguneko bidaia bat egiteko deitu zidan»

Urretxu eta Zumarraga
2016/03/17
Otamotz
Emakumeak duela hamarkada gutxi hasi ziren autobusak gidatzen. Apaolaza enpresako Marga Landa (Zumarraga, 1937) Euskal Herriko lehenengotakoa izan zen. Zer dela eta erabaki zenuen autobusak gidatzeko baimena ateratzea? Nire senarrari laguntzeko egin nuen. Autobus enpresa bat dugu eta senarra lanez gainezka egoten zen. 1978an gidatzeko baimena atera behar nuela esan nion. Zer esan zizun zure senarrak? Ezetz. Autobus bat gidatzea ez zela batere erraza. Probatzen uzteko esan nion. Eta gai zinela erakutsi zenuen. Ordutik, ez nintzen gelditu. Egia esan, baimena oso erraz atera nuen. Garai hartan oso gutxi ginen autobusa gidatzeko baimena ateratzen saiatzen ginenak. Izan ere, egun bezainbeste autobus enpresa zeuden, baina askoz ere autobus gutxiago. Zer moduz moldatu zinen autobusarekin? Ondo. Ikastolako haurrekin hasi nintzen. Izan ere, hiru seme-alaba nituen eta ezin nintzen urrutira joan. Ikastolara joan nintzen lehen egunean, Julian (bere senarra) nirekin etorri zen. Atzeko eserlekuan eseri zen. Oso urduri jarri nintzen eta inoiz baino okerrago gidatu nuen. Autobusetik jaitsi nintzenean, ez zela gehiago nirekin igoko esan nion. Zer esan zizuten ikastolakoek autobusa zuk gidatu behar zenuela esan zenienean? Oso pozik jarri ziren. Oso gustura lan egin nuen eta jende asko ezagutu nuen: lantegietara eramaten nituen langileak, ikastetxeetako ikasleak, Ormaiztegiko eskubaloi taldeko jokalariak, Bergarako futbol taldeko jokalariak… Denekin oso gustura lan egin nuen. Ez al zinen inoiz urrutira joan? Behin senarrarekin Galiziara joan nintzela gogoratzen dut. Bestalde, Antxon Urrusoloren telebista saioan atera nintzen eta Madrilgo talde feminista batek 15 eguneko autobus bidaia egiteko deitu zidan, baina ezin nuen 15 egun etxetik kanpo eman. Gauzak asko aldatu al ziren lanean eman zenituen 25 urteetan? Izugarri. Autobusak asko hobetu dira. Gainera, garai batean ikastetxeek ez zuten autobusetan zaintzailerik jartzen eta ni arduratu behar nintzen haurrez. Zorionez, oso txintxoak ziren. Egun emakume gidari asko daude. Asko pozten nau. Askok lanpostu bat lortzeko ateratzen dute autobusa gidatzeko baimena, beste edozein ikasketa egin daitekeen bezala. Primeran gidatzen dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT