Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Eskubaloiaren familia handia

Urretxu eta Zumarraga
2016/04/06
Otamotz
Nagore Zabaleta eta Urko Zaldua zumarragarrek familia handi bat dute: Araitz 4 urteko alabak, maiatzean jaioko den Nahiak eta beraien aginduetara dauden Urola eskubaloi taldeko 17 gaztek osatzen dute. Aurki familia desegin egingo da, ordea: Nagorek eskubaloia utziko du bigarren haurra jaiotzen denean. 17 gazteak emantzipatu egingo dira, beraz. Harremanari amaiera bikaina eman diote: Aste Santuan Lloret de Mar-eko txapelketa irabazi zuten. Zabaleta bere lagunen eskutik hasi zen eskubaloian jokatzen. «Ez nintzen oso ona», dio umiltasunez. Gazte mailan eskubaloia utzi zuen, baina handik urte batzuetara Ispilla kiroldegira itzuli zen Urolaren partidak ikustera. Duela sei urte, Alex Hurtado entrenatzaileak berarekin lan egitea eskaini zion. Hala ezagutu zituen Lloret de Mar-eko txapelketa irabazi duten mutilak. «Ezagutu nituenean haur mailan zeuden eta senior mailan utzi behar ditut. Duela sei urte ni baino txikiagoak ziren eta egun ni naiz txikiena». Bere bikotea eta alaba ere taldeko kideak dira. Bikoteak klubean laguntzen du eta alabak makina bat entrenamendu eta partida ikusi ditu. «Lehen haurdunaldia ere Ispilla kiroldegian pasa nuen. Alabak entrenamendu eta partida asko ikusi ditu. Txikiagoa zenean, txoko batean uzten genuen, baloi batekin eta konoz inguratuta. Joseba Azpiazu zenak denbora asko ematen zuen berarekin. Oso ondo konpontzen ziren. Josebak hutsune handia utzi zuen. Egun Araitzek lau urte ditu dagoeneko eta saltsan ibiltzen da. Bere bizitzan eskubaloia besterik ez du ikusi eta gustuko duela uste dut. Atezaina izango dela dirudi, beti ate azpian jartzen baita».
Nagore_Zabaleta_eskubaloi_

Nagore Zabaleta entrenatzailea

Familiako txikia taldeko kuttuna da. «Taldearen guda oihua gure alabaren izena da. Hutsarteetan eta partida amaieran jokalariek bere izena oihukatzen dute: Bat, bi, hiru… Araitz!», dio Zalduak. Argi dago familia bat osatzen dutela. «Astero hiru entrenamendu eta partida bat ditugu. Sei urte hauetan denbora asko eman dugu elkarrekin. Gainera, ia jokalari guztiak hasieratik daude». Aurki Zabaletak eskubaloia utzi egingo du eta familia desegin egingo da, beraz. «Pena handia ematen dit, baina bi haurrekin oso zaila da entrenatzen jarraitzea eta utzi egingo dut. Ez dakit itzuliko naizen», aipatu du. Dena den, bere mutilak gertutik jarraituko ditu. «Mutilek eskubaloian jokatzen jarraitzea espero dut. Nahiz eta pistan ez egotea gogorra izango den, beraien partidak ikustera etorriko naiz». Lloret-eko txapelketa Lloret de Mar-eko txapelketa irabazita, amaiera bikaina eman diote harremanari. «Kataluniako bi talderen, danimarkar batzuen, norvegiar batzuen eta Urolaren beste taldearen aurka jokatu genuen. Ligaxkan daniarren aurka berdindu egin genuen. Zertan kale egin genuen aztertu ondoren, finalean 15 goleko aldearekin irabazi genien». Bere mutilak langileak direla eta taldea osatzen dutela dio. Entrenatzaileek merituren bat izango dute… «Guztiek jokatu dute beti, denak taldeko kide senti daitezen. Horri esker irabazi dugu txapelketa».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT