Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urola kirol elkartearen zuzendaritza berria, denboraldi berrirako prest

Urretxu eta Zumarraga
2016/07/28
Otamotz
Urola kirol elkarteak denboraldi berria prestatzeari ekin dio, berrikuntza nabarmenekin: klubak zuzendaritza berria du eta lehen taldeko entrenatzailea ere berria da. Presidente berria Mikel Mesonero jokalari ohia da eta entrenatzailea ere jokalari ohi bat da: Igor Serrano idiazabaldarra. Zuzendaritza hamabost lagunek osatzen dute. Lehendakariordeak Juan Luis Elizondo eta Maria Jose Maniega dira, diruzainak Alberto Tome eta Aitor Irizar, idazkaria Jose Carlos Ibarzabal eta batzordekideak Amaia Elgarresta, Iñaki Aranzadi, Angel Balbas, Gorka Mendia, Jose Luis Hinojo, Patxi Segurola, Alberto Fernandez, Mikel Mau-leon eta Angel Garmendia. Duela urtebete hasi ziren lanean. «Iaz, jokalari ohien bazkarian, zuzendaritzarako aurkeztea erabaki genuen. Urolaren alde lan egiteko garaia zela pentsatu genuen. Lanean hasi ginen eta talde polita osatu dugula uste dut. Gure artean jokalari ohiak, egungo jokalari batzuen gurasoak, aurreko zuzendaritza batzordeko kideak… gaude», dio lehendakariak. Gainera, lanerako prest agertu diren herritarren laguntza izango dute. «Jende askok lanerako prest dagoela esan digu eta horrek asko pozten gaitu». Normala denez, aurreko zuzendaritza batzordeko kideek oso gustura pasa diete erreleboa. «Erabakia hartu eta gutxira esan genien lekukoa hartzeko prest geundela eta asko lagundu digute. Modu koordinatuan lan egin dugu eta trantsizioa oso ondo antolatu dugu», azaldu du. Ez dute iraultzarik egiteko asmorik, baina berrikuntzaren bat edo beste badakarte, noski. «Kudeaketa plan bat diseinatu behar dugu. Irailean aurkeztuko dugu. Aurreko zuzendaritzak egindako lana mantentzeko asmoa dugu, oso lan ona egin baitute. Berrikuntza batzuk egingo ditugu, baina klubaren egoera oso ona da. Gure helburu nagusietako bat hezkuntzari garrantzia handia ematea da. Gainera, egitasmo sozial bat izatea nahi dugu. Herritarrengandik gertu egon nahi dugu. Horretarako, gainontzeko kirol taldeekin eta elkarteekin elkarlana bultzatuko dugu».
Mikel_Mesonero«Helburu nagusietako bat hezkuntzari garrantzia handia ematea da» Mikel Mesonero (Urolako lehendakari berria)
Klubeko talde guztiek lan ildo berbera jarraitzea nahi dute. «Kriterio orokor bat egotea nahi dugu. Entrenatzaileak funtsezkoak izango dira. Izan ere, gaz-teak hezi nahi baditugu, entrenatzaileak oso garrantzitsuak dira». Bestalde, herriko jendearekin lan egiten saiatu behar dira. «Kanpoan jokatzen duten Urretxu eta Zumarragako jokalariak herrira ekarri nahi ditugu. Eta entrenatzaileak herrikoak izango dira. Igor Idiazabalgoa da, baina Urolan jokatu zuen». Komunikazioa Komunikazioari ere garrantzia emango diote. «Guraso, jokalari, bazkide eta herriko elkarteekin harreman estua eduki nahi dugu. Denek Urolan gertatzen denaren berri izatea nahi dugu. Egun, teknologiek lan hori asko errazten dute. Gainera, neskak eta mutikoak hezi nahi baditugu, gurasoekin harreman estua izatea ezinbestekoa da». Bukatzeko, hurrengo zuzendaritzari lana erraztu nahi diote. «Lau urte hauetan erreleboa prestatuko dugu. Jende asko lanerako prest dago eta jende horri gauzak erraztu behar zaizkio zuzendaritzan sar dadin». Mesonero ilusioz gainezka ageri da. «Erronka honi ezetz esatea oso zaila zen. Izan ere, zuzendaritzako kide asko taldekide ohiak eta lagunak ditut». Gainera, bere aita ere Urolako presidentea izan zen. «Bere eskutik eman nituen lehen pausoak futbolean eta Urolan. Egia esan, bere pausoak jarraitu nahi nituen. Ohorea da. Zuzendaritzako kideek bazekiten hori eta lehendakari izatea eskaini zidaten».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
4

3x3 saskibaloi txapelketa arrakastatsua

2025/06/14
Urretxu
5

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
6

Muxiko dantzak Areizaga-Kalebarren plazan

2025/06/14
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT