Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Dorronsorok eta Aranbarrik apustua jokatuko dute bihar Urretxun

Urretxu
2017/03/17
Otamotz
Julen Aranberri Elorriaga II.a zumarragarrak eta Xabier Dorronsoro zeraindarrak aizkora apustua jokatuko dute bihar, 19:00etan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hamabi kanaerdiko ebakiko ditu bakoitzak. Egurra Aranberrik eramango du. Aizkolari bakoitzak 1.000 euro jarriko ditu jokoan. Sarrerak 20 euro balio du eta bi saski zozkatuko dituzte ikusleen artean. Julen Aranberri Jabier Aranberri Elorriaga I.aren semea da. Umetan hasi zen aizkoran. «13-14 urterekin irten nintzen lehenengoz plazara. Antion, Eitzako jaietan… erakustaldiak egin nituen. Ondoren, 18 urte azpikoen txapelketan parte hartu nuen. bi aldiz». Futbolean ere jokatzen zuen eta aizkora uztea erabaki zuen. «Gazte mailan nengoela Urolaren lehen taldera igo nintzen. Asko poztu nintzen eta aizkora uztea erabaki nuen». Zazpi urteren ondoren, berriro aizkora hartzea erabaki du. «Futbolean egin beharreko guztia egin dudala uste dut. Hori dela eta, aizkora hartzea erabaki du». Bere aitak erabakia pozez hartu du, noski. «Asko poztu da. Gainera, entrenatzaile lana egiteko gogoa zuen. Oso gustura ari gara elkarrekin». Apustua prestatzeko Joxe Ugarteburu ezkiotarraren laguntza ere jaso du. «Asko ari naiz ikasten. Aholku onak eman dizkidate. Plazara beti lasai joateko esan didate, lehiaketa baterako izan edo erakustaldi baterako. Kolpea nola jo, mozketa nola eraman… ere azaldu didate. Bestalde, nire lehen lan luzea eta iraupena lantzen ari naiz». Dorronsororen deia Dorronsorori lana emango diola uste du. «Berak deitu zidan apustua jokatzeko eta baiezkoa eman nion. Izan ere, Gipuzkoako bigarren mailako txapelketa maiatzaren 28an hasten da eta azarotik ordura arte ez nuen erakustaldirik. Oraingoz lasai nago. Gozatzera irtengo naiz. Entrenamenduetan egin dudan lana egiten badut, lanak emango dizkiot».
«Aitak eta Joxe Ugarteburuk oso aholku onak eman dizkidate» Julen Aranbarri (Aizkolari zumarragarra) «Neguan denbora gehiago dudanez, apustua jokatzea erabaki nuen» Xabier Dorronsoro (Aizkolari zeraindarra)
Dorronsoro beteranoagoa da (1979an jaio zen eta zumarragarra 1990ean), baina ez du uste lan erraza izango denik. Gainera, egurra Aranberrik eramango du. «Egurra besteak eramateak beti kezka puntu bat sortzen du. Norberak eramaten duenean, egurra probatzeko aukera egoten da. Aukera hori izan ez dudanez, egur mota guztiak ebaki ditut prestatuta joateko». Zumarragakoak zeraindarra lasai egon daitekeela dio, egur arrunta eramango duela. Zeraindarrak ere apustu bat jokatzeko gogoa zuen. Izan ere, umea eduki zutenetik ez dut txapelketetan parte hartzeko aukerarik izan. «Aizkoran egiteko gogoa nuen eta neguan denbora gehiago dudanez, apustua jokatzea erabaki nuen. Aizkora nire zaletasuna da eta apustuek motibatzeko balio dute. Elorriagaren semea gogor entrenatzen ari zela jakin nuen eta berari deitzea erabaki nuen». Tratua Zeraingo aizkolariak desafioa otsailean egitea eta hamalau kanaerdiko moztea proposatu zion, baina azkenean martxoan egingo dute eta hamabi moztuko dituzte. Bere hirugarren apustua izango da. 2008an Urtzi Olasagasti eta Xabier Undianoren aurka aritu zen. Hamar kanaerdiko ebaki zituzten eta zeraindarra nagusitu zen. 2013an, berriz, Xabier Zaldua zumarragarrarekin Imanol Berasategi eta Joxe Mari Esnaolaren aurka aritu zen. Bigarren apustu hau ere irabazi egin zuen. Aranberrirentzat, berriz, lehenengo apustua izango da. Zeraindarrak bien artean ikuskizun polita eskainiko dutela uste du. «Bere aita ezagututa, badakit ondo prestatuta joango dela. Gainera, ez dago ni bezain ikusia eta jendeak bera lanean ikusteko gogoa du». Zeraindarrak ere eskerrak eman nahi dizkie bere prestatzaile eta laguntzaileei. «Herriko festetan hasi nintzen aizkoran, Otatza eta Lakiolarekin, eta ondoren Nazabalengana joan nintzen ikastera. Azurmendi, Zaldua, Iruntxiberri eta Larretxearekin ere ibili naiz, besteak beste. Kirol honetan bakarrik aritzea oso zaila da. Laguntza behar duzu. Elkarri lagunduz ikasi dut», amaitu du aizkolari zeraindarrak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT