Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Erik Aranburu: «Makinen pantailen diseinua hobetzeko lan egiten ari naiz»

Urretxu eta Zumarraga
2017/06/08
Otamotz
Erik Aranburu (Zumarraga, 1993) masterra eta doktoregoa egiten ari da. Ikergazte kongresuan makina-erreminten erabilpena errazteko egitasmo bat aurkeztu du. Non egin zenituen ikasketak? Oinarrizko ikasketak Urretxu-Zumarraga ikastolan egin nituen eta ondoren Mondragon Unibertsitatera joan nintzen, ingeniaritza ikastera. Zergatik erabaki zenuen ingeniaritza ikastea? Batxilergoan nahiko argi nuen ingeniaritza ikasi nahi nuela eta, marrazketa teknikoa asko gustatzen zitzaidanez, diseinu industrial espezialitatea ikasi nuen. Zergatik aukeratu zenuen Mondragon Unibertsitatea? Nire anaiak nik baino sei urte gehiago ditu eta berak ere Mondragon Unibertsitatean ikasi zuen. Erreferentzia onak pasa zizkidanez, Arrasatera joatea erabaki nuen. Espero zenuena aurkitu al zenuen? Espero nuenaren eta aurkitu nuenaren artean alde handi samarra dago: aurkitu behar nuena gustuko izango nuela uste nuen, baina espero nuena baino gehiago gustatu zait. Goitik behera asmatu nuen. Gustura egoteko moduan naiz. Zergatik gustatu zitzaizun horrenbeste? Sormena lantzen delako, batez ere. Unibertsitatera joan aurretik, ez dakizu zer aurkituko duzun. Izan ere, unibertsitateko ikasketak batxilergokoen oso ezberdinak dira. Matematika, fisika, marrazketa teknikoan ondo moldatzen nintzenez, ingeniaritza gustura egingo nuela uste nuen. Baina diseinu industrialaren xedea gauza berriak sortzea da eta sormen alorra asko gustatzen zaidala konturatu naiz. Zer sortzen duzue? Karrera honen helburua produktu industrial berriak sortzea da. Salduko diren produktuak sortzen ditugu. Horrek bereizten gaitu artetik. Arazo bati aurre egiteko, produktu berriak sortzen ditugu. Zertan zabiltza? Karrera bukatu ondoren, diseinuari buruzko bi urteko masterra hasi nuen. Masterreko bigarren urtean nago eta doktoregoa ere hasi dut. Masterra uztailean bukatuko dut eta doktoregoarekin jarraituko dut hurrengo hiru urteetan. Zeri buruzkoa da doktoretzan egiten ari zaren lana? Danobat makina-erremintaenpresarekin lan egiten ari naiz. Makina horien pantailen diseinua hobetzeko lan egiten ari naiz. Helburua langileek modu errazagoan lan egitea da. Pantaila horiek makinari aginduak emateko erabiltzen dira, baina azken 20 urteetan apenas aurreratu dira. Arazoak identifikatzen ari gara, pantaila berriak egin ahal izateko. Egitasmo honen atzean Danobat enpresa eta Mondragon Unibertsitatea daude. Egiten ari zaren lana Ikergazte kongresuan aurkeztu duzu. Ikerketa mundua gustuko duzu. Bai. Ikerkuntzan proiektuak garatzeko erremintak sortzen dituzu. Gauza berriak sortzea asko gustatzen zait. Bestalde, gainontzeko ikerlariak zertan ari diren jakitea ere asko gustatzen zait. Irakurtzea oso gustuko dut. Ikasten ari nintzen bitartean lan egin nuen eta nire ondoan lan egin zuen bat doktoregoa egiten hasi zen. Nik ere gustura egingo nukela pentsatu nuen eta aukera suertatu zitzaidan. Unibertsitateak doktoregoa egiteko aukera eman zuen eta aurkeztu egin nintzen. Non lan egin zenuen? Aldundiarentzat lan egin nuen. Etxeko janaria hobeto aprobetxatzeko produktu bat sortu nuen. Janari asko botatzen dugunez, janaria iraungitzera doala abisatzen duen produktu bat asmatu nuen. Gure lana erabiltzaileen arazoak identifikatzea da, gero irtenbidea emateko. Produktu hori garatuko al da? Nik sortu nuen produktua aldundiaren eskutan gelditu zen. Patentatu egin genuen, baina ez dakit aldundiaren asmoa zein den. Non ikusten duzu zure burua etorkizunean? Nire burua unibertsitatean ikusten dut. Bertako sail bateko ki-deek ikerkuntza lanak egiten dituzte eta eskolak ematen dituzte. Ikerlariak eta irakasleak dira. Asko gustatuko litzaidake bertan lan egitea. Nola ikusten duzu gazteen etorkizuna? Ez da galdera erraza. Nire kuadrillan gehienok goi mailako ikasketak egin ditugu. Nire lagunen artean aurrera egiteko anbizioa ikusten dut. Ez dut etsipenik nabari. Bestalde, unibertsitate-ikasketak egin ez dituztenak, dagoeneko lanean daude. Horretaz gain, unibertsitatean geroz eta ikasle gehiago daude. Ingeniaritza ikasi dutenen artean ez dut etsipenik ikusten, baina beste unibertsitate-ikasketa batzuk egin dituztenen artean, ordea, bai. Eta ikerlarien egoera zein da? Ikerlari bezala lan egin ahal izateko, norbaitek zure ikerketa finantzatzea behar duzu. Ikerlari bat, enpresa bat eta unibertsitate bat behar dira. Nire kasuan, Mondragon Unibertsitateak ikerkuntza bultzatzen du eta Danobat enpresaren babesa dut. Ez dut inongo arazorik eduki. Masterrean hamabost lagun gara, aukera suertatu zen eta nik bakarrik eman nuen izena. Dena den, egia da nahi duten guztiek ez dutela ikerkuntza lanak egiteko aukera. Ez da erraza ikerkuntza bultzatuko duen enpresa bat aurkitzea. Halakoetan, bekak lortu behar dira. Mondragon Unibertsitateak enpresak ditu atzean eta hori oso lagungarria da. Hori da Mondragon Unibertsitateak duen gauzarik onena: enpresekin duen lotura estua. Gainera, irakasleen kopuru zehatz bat doktore izan behar da eta irakasleei ikertzeko laguntzak eman behar zaizkie. Hala, geroz eta ikerlari gehiago daude eta gehienak gazteak dira. Mondragonek ikerkuntza asko sustatzen du. Gurasoak zutaz harro egongo dira. Hala da. Inoiz ez dira nire gai-nean egon ikasi nezan. Bokazioz egin dut. Doktoregoa egiteko asmoa nuela esan nienean, nire nahia hori bazen, egiteko esan zidaten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT