Musti Taldeak David Zurutuza eta Cristina Cornejo sarituko ditu
    
  
    
          
                        
                
            
                     Musti Taldeak David Zurutuza eta Cristina Cornejo sarituko ditu
Real zaleen Musti Taldeak kide onenari saria ematen die urtero Realeko bi jokalariri eta Urolako bati. Aurten, mutilen taldeari dagokiona David Zurutuzak jasoko du eta nesken taldeari dagokiona Cristina Cornejok. Urola taldeari dagokiona, berriz, Juan Nuñezek jasoko du. Sari banaketa ekitaldia asteazkenean izango da, 20:00etan, batzokian.        
                    
            
        
            Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
            Egin HITZAkide