Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Santaisabelak, ate joka

Urretxu eta Zumarraga
2018/06/28
Otamotz
Festa usaina dago dagoeneko Zumarragako kaleetan: kuadrillak Santa Isabel eguna prestatzen ari dira, eta haurrek Euskadi plaza hartu dute… Azken urteotako legez, haurrak izan dira kalera irteten lehenak. Asteartetik Euskadi plazako parkeaz gozatzen ari dira. Gaur ere irekiko dute: 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Gainera, 18:30ean apar festa egingo dute. Haurrak dira Santa Isabel jaietako lehen protagonistak, baina 2018ko Santa Isabel jaiek beste izen propio batzuk ere badituzte. Gaur, zumarragarrek Eneko Galdos bizilaguna Aukeran dantza konpainiaren Maurizia ikuskizunean ikusteko aukera izango dute. Pregoilaria Asier_De_la_IglesiaBiharko protagonista nagusia, berriz, Asier de la Iglesia izango da. Izan ere, berak irakurriko du festetako pregoia. Zumarragar hau esklerosi anizkoitza dutenen aurpegia bilakatu da, bere bizipozari esker. Milaka pultsera saldu ditu dagoeneko ikerketaren alde, eta maiatzean GBC taldearekin ACB ligako partida jokatu zuen. Santa Isabel jaietako pregoia irakurtzeak ilusio handia egiten dio. «Ez naiz sekula ohetik jaiki pregoia irakurtzeko deituko zidatela pentsatuz. Egia esan, sekula ez dut pentsatu pregoia irakurtzeko aukera izan nezakeenik. Baina ohore handia da. Herrian jaso dezakedan aitorpenik handienetakoa da». De la Iglesia zumarragar peto-petoa da, gainera. «Elkarrizketa bat egiten didatenean, kazetari guztiei Zumarragakoa naizela jartzeko esaten diet. Donostiakoa naizela jartzeak amorru handia ematen dit. Urretxukoa naizela jartzeak, ordea, ez dit amorrurik ematen». Saskibaloi munduan ere ondo dakite De la Iglesia nongoa den. «Kanpoko taldeetan aritu naizen guztietan, Zumarragakoa naizela esan diet. Herria ezagutzen ez badute, azalpenak ematen dizkiet». Ez du pregoirik prestatuko. Bertsolariek bezala, bat-bateko lana egingo du. «Sekula ez dut testurik prestatzen. Igandean ordu eta laurdeneko hitzaldi bat eman nuen Getxon eta ez nuen testurik eraman. Zumarragarrak lasai egon daitezke: pregoia ez da ordu eta laurdenekoa izango. Zenbat denbora dudan galdetuko dut eta horretara mugatuko naiz. Une horretan sentitzen dudana azalduko dut. Hori da gustatzen zaidana», azaldu du Zumarragako saskibaloi jokalariak. Santa Isabel jaiez gozatzeko asmoa du. «Gaixotasuna dela eta, ezin naiz nahi bezala ibili, baina ostiralean edo larunbatean lagunekin afalduko dut eta astelehenean Santa Isabel eguna ospatuko dut, noski». Egun horretan ez da bera izango, ordea, protagonista nagusia. Beti bezala, ezpata-dantzarien lanak piztuko du herritarren arreta. Irrintzi taldeko dantzariek aukeratu dituzte jada aurtengo lau kapitainak: Mikel Antia, Sara Bidarte, Eneko Galdos eta Andoni Oruesagasti. Bidartek lehenengoz egingo du kapitain lana.
  • Eraso sexisten aurkako bideoa egin dute
  • Eneko Galdos dantzari zumarragarra gaur, Zelai Arizti aretoan
Zumarragako festak 2018

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT