Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Arkitektura, etxeko gauzekin

Urretxu eta Zumarraga
2018/09/27
Otamotz
Umetan Lego eta Tente bezalako arkitektura jolasekin jolastu izan dugu denok, baina helduaroan ez gara horretan ausartzen: arkitektura arkitektoen kontua da. Iñaki Mariñelarena artista zumarragarraren ustez, ordea, eraikin bat diseinatzeko ez da titulurik behar. Hala, arkitektura erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. Igandera arte egongo da zabalik. Mariñelarena margolaria da, baina oraingoan arkitektura ere egin du. «Hanka bat hautsi nuen eta bi hilabete eman behar izan nituen etxean. Ez nuen denbora alperrik galdu nahi eta, besteak beste, maketak egin nituen. Aspalditik nuen maketak egiteko gogoa, baina ez nuen inoiz tarterik hartzen. Denbora-pasa ona izan zen. Maketa bakoitzarekin margotzen baino askoz ere denbora gehiago erabili nuen». Diseinu originalak Etxean zituen gauzak erabili zituen. «Maketak egiteko erabili ohi diren materialak erabili beharrean, eguneroko objektuak erabili nituen. Horrek ez zuen nire lana mugatu. Guztiz kontrakoa: arkitekturan erabiltzen ez diren formak lortu nituen, diseinu originalak egiten lagundu zidan eta sormena lantzera bultzatu ninduen». Mariñelarena ez da arkitektoa, baina eraikin bat diseinatzeko ez dela titulurik behar uste du. «Arkitektura diziplina artistiko bat da, pintura, eskultura, argazkigintza… bezala. Alde bakarra dago: itxuraz arkitektoen esparrua da eta eraikin bat diseinatzeko unibertsitateko titulua behar da. Baina diseinatzea eta eraikitzea ez da gauza bera. Eraikin bat edonork diseina ditzake, hobeto edo okerrago. Eraikitzeko ardura ez baduzu, diseinatzeko orduan askoz ere askatasun handiagoa duzu. Arkitektoak oso mugatuta daude: eraikinek erabilera bat izan behar dute, eraikuntza araudia bete behar dute… Gainera, aurrekontua errespetatu behar dute», aipatu du. Horrek guztiak sormena mugatzen duela dio. «Arkitekto gehienek leihodun zapata kaxak egiten dituzte. Inor ez mintzea espero dut, baina ezin dira artistatzat hartu. Gutxi batzuek, ordea, helburu artistikoagoa duten eraikin bereziak egiten dituzte. Erakundeen edo partikularren enkarguak izaten dira eta merkatuak baina askatasun handiagoa ematen diete». Berak askatasun osoz lan egin du. «Maketa hauek esperimentuak dira. Arkitektura berezi eta sortzailea. Ez nau kezkatzen errealistak edo egingarriak diren. Helburua ikuslea harritzea da. Horretarako, kalean aurkituko ez dituen eraikinak egin ditut. Kalean ikusiko balitu nola erantzungo lukeen pentsatzea nahi dut. Hiri txiki bat prestatu dut. Eliza, liburutegia, merkataritza-gunea, dantzalekua… ditu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT