Zumarragan 21 egun daramatzate positiborik gabe eta Urretxun 15

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (astelehena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 21 egunetan eta Urretxun 15. eguna dute kasu berririk gabe.