Topaguneak bultzatuta, Euskal Herri mailako ariketa izango da; helburua, gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea da.
Azaroaren 22tik abenduaren 5era haurren gurasoei zuzendutako ariketa egingo da Euskal Herria osoan. Topaguneak bultzatu duen ekimenaren helburua, gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea da, bereziki ikastetxeen kanpoaldean eta haur parkeetan. Gaur herri batzarra egingo dute Zumarragako kultur etxeko areto nagusian, 18:30ean, helduen hizkuntza ohituretan eragiteko eta ariketa ondo azaltzeko.