Iker Alvarezek (Urretxu, 1976) 20 urte baino gehiago daramatza animazioaren munduan lanean. Hilaren 20an Legazpin emango duten ‘Zutik!’ pelikula zuzendu du.
Sandra Garaioa artista donostiarrak ‘Inventarium’ erakusketa ireki du Zumarragan. Erakusketa hau Katapulta Plataformak sustatu du eta udalaren, aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren babesa du.
Topaguneak bultzatuta, Euskal Herri mailako ariketa izango da; helburua, gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea da.