
Hilabete baino gutxiago falta da denboraldia hasteko eta txirrindulari taldeak neguko kontzentrazioak egiten ari dira txirrindulariek elkar ezagutzeko eta denboraldi hasiera ondo prestatzeko. Euskaltel-Euskadi taldea Altean dago. Lau txirrindulari berri ditu: Unai Iribar, Asier Etxeberria, Carlos Canal eta Xabier Isasa urretxuarra. Argazkian, Isasa (eskuinetik bigarrena) maillot laranja lehenengoz jantzi duten beste hiru txirrindulariekin. Isasak lehen denboraldia du profesional mailan.