Josune Sueskunek janari-denda ireki du bere izeba Juleneren lokalean eta Mari Carmen Sanchezek Korta taberna berrireki du. Asteburuan inaugurazio ekitaldia egin dute eta herritar askok parte hartu dute.
Izeta IV.a harri berezi bat altxatzen saiatuko da larunbatean Antion. Bertaratzen direnek paella jana egingo dute. Sokatira txapelketa herrikoia jokatuko da.