Toka txapelketa Josemi Zabalok irabazi du. Gauean DJ Osmak alaituko du giroa.
Etxeberri auzoan jaiak ospatzen dabiltza asteburuan. Atzo hasi ziren festak 18:00etan, txupinazoarekin. Haur jolasak, puzgarriak, urdaiazpiko dastaketa eta patata tortilla lehiaketa izan zituzten auzotarrek. Jaietako bigarren eguna dute gaur. Eguerdian, pentatloia jokatu dute Karmele Gisasolak eta Xabier Zalduak Lucia Orberen eta Aratz Mugertzaren aurka. Gisasola eta Zaldua izan dira garaile.
Toka txapelketa, berriz, Josemi Zabalok irabazi du. Mus txapelketa jokatzen ari dira bazkalostean. Arratsaldean, errealitate birtualeko escape room-a, autoen simulagailuak, mahai futbol txapelketa, eskulan tailerra eta gastronomia lehiaketa eta Eriz magoaren ikuskizuna izango dituzte. Gauen, kuadrillek elkarrekin afalduko dute eta DJ Osmak alaituko du giroa. Bihar bukatuko dira Etxeberri auzoko festak.
Biharko egitaraua:
- 10:00 Antxiñako Ama Txistulari taldearen kalejira
- 11:30 Zenzentxoak
- 12:00 Eskulan tailerra (goxoki pintxoak, marrazkiak…)
- 13:00 Idi probak
- 13:30 Poteo herrikoia eta Zumarragako Musika Bandaren saioa
- 14:30 Bazkari herrikoia “Gavilanes” mariatxien musikarekin
- 16:00-19:30 Puzgarriak
- 18:30 Dantza erakustaldia Jose Mari Orbegozoren eskolaren eskutik
- 19:30 DJ OSMA
- 19:30 Poteo herrikoia eta urdaiazpiko dastaketa
- 21:00 Txupinazoa eta jaien amaiera