Bularreko minbiziaren aurkako azoka, kontzertua eta sardina-jana egin dute gaur goizean Zumarragako Geltokiko Enparantzan.
Goizeko 10etan arrosa kolorez jantzi dute Zumarragako Geltokiko Enparantza bertako merkatariek eta ostalariek, Katxalin elkartearen ekimenez. Bularreko minbiziaren aurkako azoka egin dute eta bertan produktu desberdinak izan dituzte salgai, hala nola, poltsa txikiak, dekorazioko gauzak, jostailuak… Horrez gain, Katxalin elkarteko materiala ere salgai izan dute Katxalin martxarako. Hilaren 30ean egingo dute Katxalin martxa Donostian eta bertarako kamisetak salgai izango dituzte bihar eta ostegunean Euskadi Plaza 5eko egoitzan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Azokaz gain, kontzertu bat ere izan dute bertan, Patxi Luquek gitarra lagun egin du bularreko minbiziari aurka, bere ekarpena eginez gaurko ekintza xumean. Horrez gain, sardina-jana ere egin dute.