Nerea Ibarzabal, Fina Salegi urretxuarraren alaba, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera sailkatu da. Finala hilaren 18an jokatuko da, Iruñean. Ibarzabalekin batera, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzalluz eta Joanes Illarregi arituko dira. Lehenengoz, hiru emakumezkok kantatuko dute finalean.