
Goierriko powerlifting saileko kideak Valladoliden izan dira asteburuan, Ipar Mendebaldea 2 lehiaketan. Goierriko Andrea Moneo bilbotarrak lehen postua lortu du -52 kiloko kategorian. Irene Ferrero urretxuarra lehenengoz lehiatu da, -57 kiloko kategorian. 232,5 kilo altxatu ditu. Gizonezkoetan, Jonathan Delgado, Xabi Piriz eta Iñigo Lasak parte hartu dute. Lasak hirugarren postua eskuratu du -105 kategorian, Delgadok zazpigarren postua -66 kategorian eta Pirizek 18 postua -93 kategorian.