
Zumarragako Casino elkarteko kideek Casino Eguna ospatu zuten larunbatan. Hainbat ekitaldi egin zituzten, elkartea herritarrei ezagutzera emateko eta bazkideen arteko harremana sustatzeko. Goizean bertaratutako guztiek hamaiketakoa egin zuten eta haurrek hainbat ekitalditan parte hartu zuten: makilaje tailerra, sokatira, txokatxe… Gainera, 200 lagunentzako paella egin zuten. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi egin zituzten. Eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei, Zumarragako Udalari beharrezko azpiegitura uzteagatik eta Beloki pilota eskolari ekimenaren berri emateagatik. Baita antolaketa lanean parte hartu duten bazkideei ere.