Atzo (igandea), gizonezkoen bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu zen Urretxun. Parte hartzaileen artean Joanes Izagirre urretxuarra izan zen. Unai Etxeberria ezkiotarra ere parte hartzekoa zen, baina bezperan lesionatu egin zen Izar Berriak binakako txapelketan. Izagirre bosgarren postuan sailkatu zen eta ez zuen kanporaketa gainditzea lortu. Izagirreren hurrengo erronka Izar Berriak binakako txapelketako finalerdia da. 17an jokatuko du, Jon Zaldua zumarragarrarekin, Urnietan.
Argazkia: puntodemira.online
