
Haize zakarra iragarri zuten eta asmatu dute. Gaur goizean haizeak Eitzako parkeko zuhaitz bat bota du eta errepidera erori da. Errepidea itxita egon da. Aldundiko errepideetako langileek zuhaitza moztu dute eta kale garbiketakoek zuhaitzaren zatiak errepidetik kendu dituzte.