Sari berezia eman diote: bere pisua M&M's gozokitan
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Borrufa txapelketa entzutetsuko sailkapen nagusia irabazi du, hiru probatan nagusitu ondoren. Bideoan ikusi daitekeen moduan, sari berezia eman diote: bere pisua M&M’s gozokitan. Borrufa txapelketan 37 herrialdetako eskiatzaileek parte hartu dute. Hurrengo hitzordua datorren astean izango du: ostegunetik larunbatera Espainiako kopako lehen fasea jokatuko du Granadako Sierra Nevadan.