Astelehenean Maria Ibarguren zumarragarra zendu zen, 101 urterekin. Maria oso ezaguna zen herrian, Antonio Oraa kaleko Toki Alai tabernako nagusia izan baitzen urte luzetan. Herritar askok Maritxu deitzen zioten tabernari.
Maria Azpeitian jaio zen eta bertan izan zuen bere lehen semea. Duela 65 urte bere senarra Orbegozo fabrikara etorri zen lanera eta Maria berarekin etorri zen. Bertan beste bi seme-alaba izan zituzten. Maria Donostiako Nicolasa jatetxean lan egina zen eta Zumarragan taberna irekitzea erabaki zuen.
100 urterekin tabernara jaisten zen oraindik, bere alaba Lurdesi laguntzera. Patatak zuritzen eta frijituak eta haragi-bolak egiten laguntzen zion, besteak beste. Toki Alai taberna joan zen uztailean itxi zuten.