Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Legazpiko Bertso Olariak taldea nagusitu zen. Bertso Olariak taldea Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Belokik osatzen dute. Nerbio Ziotikoak (Antton eta Uxue Fernandez eta Eneko Beretxinaga) eta Miletoko Fideua (Jon Mendizabal, Martin Sagastibeltza eta Jon Gurrutxaga) taldeek ere parte hartu zuten. Gai jartzaile lanetan Mirari Arratibel aritu zen.
Bigarren kanporaketa martxoaren 1ean jokatuko da, Urretxuko Fox tabernan. Bandolerok, Xelebrek eta Botxan Magoa taldeek parte hartuko dute. Hirugarren eta azken kanporaketa Zumarragako Urola tabernan izango da. GI-632, Unibertsolariak eta Oso Zoroa taldeek parte hartuko dute. GI-632 taldea Antzuolakoa da.
Kanporaketa guztiak 22:30ean hasiko dira. Kanporaketa bakoitzeko lehenengoa final handira sailkatuko da. Finala martxoaren 23an jokatuko da, 19:30ean, gaztetxean.