ZUbertsotan bertso eskolak hasitako bertso katearekin jarraituz, hona Beñat Torres Letek jarritako 'Korrika munduan' bertso sorta.
- Egilea: Beñat Torres Lete
- Gaia: Korrika munduan
- Doinua: Xilabara jina nauzu
Prest dute bozgorailua
pankarta ta furgoneta
abestia, slogana
lekukoa, kamiseta
jardun nekaezinean
ibili arren AEK
munduko hainbat txokotan
entzun liteke korneta
debalde egiten duten
antolatze, prestaketa
lan horri eskerrak konpas
berean doa planeta
distantziak distantzia
elkartu gara taldeka
bihotzeraino iritsiz
Korrika heldu da etaEuskal kultura ezagutu
baina euskara jakin ez
sentitu litezke harro
hiruzpalau hitz jakinez
Hizkuntzak ez baitu ulertzen
lurraldez edo adinez
bizi bada ilusio,
asmo ta amets berdinez
bakoitzak bere modura
ilusio eta grinez
baietz animatu esku
edo hankei eraginez
Korrika edo pausoka
urrats txkiak eginez
lortu liteke pentsatu,
sentitu eta ekinezEuskaldun senti liteke
Habanan edo La Pazen
Tokion, Montevideon,
Boisen edo Caracasen
Tuteran edo Eskiulan
Euskal Herria ez da bukatzen
sentimendua ez baita
gaitasunera mugatzen
100 metro eginda ere
jarri bi oinak dantzatzen
geronek koloreztatu
ditugun petoekin goazen
urruti egonagatik
helmuga ez da aldatzen
distantzian joango gara
zuen pausotara batzen