
Legazpiko futbol zelaiko belarra aldatu egin behar dute. Hori dela eta, Irene Paredes futbolari legazpiarrak Zumarragan egin du aurten bere futbol campusa. Goierri garaiko eta inguruko herrietako 150 haur inguruk parte hartu dute. Campusa joan zen astean egin zuen eta haurrek munduko txapeldunaren bisita jaso zuten. Irudietan, Paredes, Argixaon, campusean parte hartu zuten haurrekin.