Atzo, Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketaren hamargarren edizioa egin zuen Urola Eskubaloi Klubak. Ekitaldia Zumarragako Ispilla kiroldegian izan zen. Bi partida jokatu ziren. Lehena emakumezkoen Urola EK Construcciones Antiok eta La Salle Legazpi Eskubaloiak jokatu zuten eta bigarrena gizonezkoen Urola EK Laztimendik eta Eibar Eskubaloiak. Bigarren partida hasi aurretik, Josebaren amari (Inma Tobar) eta parte hartu zuten klubei oroigarriak eman zizkieten.