 
                                    PSE-EEk eta EAJk Zumarragako “plastikoaren ekonomia zirkularraren berrikuntza poloa”-ren inguruko mozio bat aurkeztu zuten atzo Batzar Nagusietan. Aurrera atera zen, PSE-EE, EAJ eta PPren botoekin. Mozioan egitasmo horren aldeko apustuarekin jarraitzeko eskatzen zaio aldundiari.
Plastic Energy enpresak Arcelorrenak ziren lursailetan aipatutako egitasmoa aurrera ateratzeko asmoa azaldu zuen. Zumarragako PSE-EE alde azaldu zen eta EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin, berriz, aurka azaldu ziren. Azkenean, multinazionalak egitasmoari uko egin zion.

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    