Sarrerak hilaren 22an banatuko dituzte, Zelai Arizti aretoan
Irrintzi dantza taldeak apirilaren 25ean egingo du 2026ko jaialdia. 19:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Aurtengo jaialdiaren izenburua Irrintziaren ahotsa da. “Gorputza mugitzen hasi aurretik, oinek dantzaren erritmoa margotu aurretik, soinu batek bidea irekitzen du. Garrasi zahar bat, eztarrian jaio eta airera jaurtia, mendien arteko zubi luze bat bailitzan: irrintzia. Irrintzia entzun dadila. Has dadila dantza”, azaldu dute Irrintziko kideek.

