Iparraldeko ikasleek Baxoaren azterketak euskaraz egitearen aldeko mozioa aurkeztu zuten atzo EH Bilduk eta EAJk Zumarragako osoko bilkuran. “Zumarragak bere aletxoa jartzea nahi dugu, presioa egiteko”, esan zuten. Udalbatzan ordezkaritza duten hiru alderdietako kideek (PSE-EE, EH Bildu eta EAJ) alde bozkatu zuten.
