Igandean Trinitate Eguna ospatu zuten Oleta mendian. Aginaga auzoan elkartu ziren eta Oletako gurutzera igo ziren. Bertan, hamaiketakoa egin zuten. Ondoren, meza izan zen. Herri kirol erakustaldia ere izan zen, noski: Yulen Aranberri Elorriaga II eta Ander Altuna Etxaluze aizkolariek parte hartu zuten. 14:30ean herri bazkaria egin zuten. Itzeder, Garixe eta Txibilter trikitilariek festa girotu zuten egun osoan zehar.

