Zumarragako Udalak diru-laguntza handiagoa emango die psikologoarengana joan beharra duten haur eta gazteei
Programa martxan jarri zenetik, 36 lagunek baliatu dute udalaren laguntza
Gazteei laguntza psikologiko profesionala izatea errazten dien programa jarri zuen martxan Zumarragako Udalak duela sei hilabete. 36 lagunek baliatu dute laguntza hori. Udalak balorazioa egin du eta zenbait aldeketa egitea erabaki du. Orain arte, Zumarragan erroldatutako 14 eta 30 urte bitarteko gazteek 20 euroko diru-laguntza jaso dute psikologoarengana joan diren bakoitzean (hilean lau aldiz gehienez). Hemendik aurrera diru-laguntza 30 eurokoa izango da eta 30 urte bitarteko guztiek eskatu ahal izango dute (psikologoarengana joaten diren gurasoek eskatuta).
