Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Euxebio eta Ekaitz Zabala: Zumarragako mus txapelketa irabazi duten aita-semeak

Urretxu eta Zumarraga
2026/07/23
Otamotz

Euxebio Zabala zumarragarra mus jokalari bikaina da. Txapelketa asko irabazi ditu. Ekaitz semeak umetatik ikusi du aita musean jokatzen eta bera ere zalea da. Herriko txapelketetan elkarrekin parte hartzen dute. Uztaila hasieran Zumarragako jaietakoa irabazi zuten.

Euxebiok 68 urte ditu eta berak ere aitarekin, Alejandro Zabalarekin, ikasi zuen musean jokatzen. «12 urterekin jokatu nuen lehen txapelketa, aitarekin. La Salle-Legazpi ikastetxeko gimnasioan jokatu genuen lehen txapelketa hura. Lehen kanporaketa irabazi egin genuen eta bigarrenean kanporatu egin gintuzten. Aitarekin ikasi nuen musean jokatzen. Garai hartan asko jokatzen zen kartetan: musean, tutean…».

Aitarekin beste txapelketa pare bat jokatu zuen eta ondoren lagunekin hasi zen. «Unibertsitatera joan nintzen, irakasle-ikasketak egin nituen Ategorrietan, eta han ere asko jokatu nuen: musean, tutean, eskoban…». 

Txapelketa asko irabazi ditu. Tartean, euskal kolektibitateen munduko txapelketa 2016an. Juan Karlos Kortarekin irabazi zuen. Inguruko herrietako txapelketa asko ere irabazi ditu: Alegin, Zaldibian… «Txapel gutxi ditut gordeta: munduko txapelketakoa eta Amalur elkartekoa».

Herriko txapelketetan semearekin parte hartzen du. «Kortarekin askotan jokatu dut, baina ez dut bikote finkorik. Herrian semearekin jokatzen dut». Ekaitzek ere oso gaztetan ikasi zuen musean jokatzen. «Bizitza guztian aita musean jokatzen ikusi dut. Etxean txapelak ikusten nituen eta nik ere jokatzeko gogoa nuen. Berarekin ikasi nuen, noski. Ondo zenbatzen eta malezia apur bat izaten irakatsi zidan: karta txarrei ahalik eta etekin handiena ateratzen, aurkaria baino abilagoa izaten, kartak ezkutatzen… 13-14 urterekin ikasi nuen. Urtezahar egunean familiarekin jokatzen genuen, Donostian».

Aitarekin jokatzeaz gain, lagunekin ere jokatzen du. «Kuadrillan zaletasun handia dugu, oso gaztetatik. Ingurukoek musean jokatzen zuten eta gu ere oso gaztetan hasi ginen. Herriko txapelketetan aitarekin jokatzen dut, baina herritik kanpoko txapelketa askotan ere parte hartzen dut. Izan ere, niri ere asko gustatzen zait musa. Lagunok herriz-herri ibiltzen gara. Zumarragako txapelketaz gain, Bergarakoa eta Azpeitikoa irabazi ditut».

Aita eta bera antzeko jokalariak direla dio. «Jokalari oldarkorrak gara. Iniziatiba eramatea gustatzen zaigu. Dena den, aitarekin jokatzen dudanean, berak agintzen du. Kuadrillakoekin jokatzen dudanean, berriz, iniziatiba eramatea gustatzen zait».

Garai bateko jokoa eta egungoa

Euxebio semearekin bat dator. Dena den, beteranoek eta gazteek ezberdin jokatzen dutela diote. Beteranoak oldarkorragoak dira. «Lehengo musa eta oraingoa ez dira berdinak. Jokatzeko modua aldatu egin da. Gazteok keinuak gehiago erabiltzen ditugu. Gehiago pentsatzen dugu. Beteranoek azkarrago erabakitzen dituzte jokaldiak. Ez dute horrenbeste pentsatzen. Nik jokatzeko bi moduak erabiltzen ditut: beteranoena aitarekin ikasi nuelako eta egungoa gaztea naizelako», azaldu du Ekaitzek.

Zaletasun handia dagoela diote. «Musak ez du indarrik galdu. Gazteek asko jokatzen dute. Gainera, asko ikasi dute. Guk baino gehiago pentsatzen dute. Gu agresiboagoak gara. Ezberdin jokatzen dute, baina ondo», aipatu du. Beteranoek Txoko eta Haizea tabernetan jokatzen dute, besteak beste. Gazteen tenplua, berriz, Laket taberna da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iker Garmendia eta Alice Mazzetti, herritar onenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

2026/07/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Kalebarreneko plaza berria uztaila amaieran irekiko dute

2026/07/18
Zumarraga
3

Maialen Fidalgok Urretxuko zinegotzi kargua utzi du

2026/07/22
Urretxu
4

Euskal Jaiko bazkarirako izena 10:40ak baino lehen eman dutenek, berriro eman behar dute

2026/07/21
Urretxu
5

Eider Urratek terapia erregresiboari eta sexu abusuei buruzko liburu batean parte hartu du

2026/07/22
Urretxu
6

Urretxuko EH Bilduk karrozen auziarekin eta festen egituraketarekin lotutako proposamena aurkeztu du

2026/07/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT