Jai eguna izanagatik, azken bi egunotan txosten epidemiologikoa kaleratu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Urretxuren intzidentzia tasa 820,03koa da eta Zumarragakoa 672,03koa.
Osasun sailaren txosten ofizialaren arabera, 94 dira bi udalerrietan Covid-19 gaitzak kutsatutakoak. Zumarragako Ospitalean sei lagun daude ingresatuta, eta batek senda-agiria jaso zuen atzo.
Zumarragan beste lau lagunek eman dute positibo azken 24 orduetan, eta Urretxun batek.
Zumarragan 11 positibo gehiago zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan, eta hiru gehiago Urretxun.
Zumarragako Ospitalean ingresatuta zeuden lau eriri sendagiria eman diete, eta gaur gaurkoz 14 dira Covid-19k jota ingresatutakoak.