| 
              
                | 5.-
                  Jokatu gabeko aditzak |  
 
              
                | 5.1-
                  Erdal jatorrizko partizipioak -ADO/-IDO |  
              Aztergai dugun inguruan -ado erdal jatorriko partizipioa
                -au egiten da orokorrean: 
                "... akau ez, akau dek makillekin jo ta akau...." "... orik e bueno, normalmente e kastau azpitti,
                  beiñ gastau ezkio armazoiya, zela egurra izate zan, eta zea,
                  jardunen jardunen kastau itte zan,..." Hala ere, zenbait kasutan ez da desagertzen, eta -atu
                egiten da: 
                 "... oso mee nola in bar dan, oso erreza da pegatzea,
                  ta pegatu eztaiñ...da pixkat ola ibili bar dezu..." -ido partizipioa, euskal jatorrikoekin gertatzen den bezala
                -ittu bihurturik ageri da: 
                "... akau ez, akau dek makillekin jo ta akau... bueno aena
                  re seittun arrapatzen bae pai, baiña,..." "... aura artu uyepeletan urtu eta aekin geo beste, bota
                  aura re esnei tta erain dana, batittu..."
                 
              Aztergai ditugun herriotan egitura hau da nagusi, Goierrin eta
                Deba Ibar osoan bezala: 
                "... ordun e errotak itxitta ta oindio txarraua emendikan
                  e junda...""... soiñua jotzea zeauta zeola proibittuta..."
 "... kazaora narruskua jantzitta
                  zeillen..."
 Partizipioetako -gi morfema: Orokorrean
                -KI dena, Urretxu  Zumarragan GI /I egiteko joera dago: 
                "... lenao garua ebaitzek eta auzolana, garoebaitzia
                  itte zan auzolanen..." 
              
                | 5.3-
                  Aditzoina/Partizipioa bereizketa |  
              Urretxu eta Zumarragan, Goierriko mendebalean bezala, orokorrean
                ez da aditzoina erabiltzen, eta agertzekotan esamolde jakin batzuetan
                ageri da (pentxaizu,...). gainerakoan, esan bezala, partizipioa
                erabiltzen da[10]: 
                "... ori palan botatzen da pegatu ezteiñ...""etorri ai onea!"
 
              Aditz izenak osatzeko -tzen eta -ten erabiltzen
                dira, eta partizipioa nola bukatu, aditz izenak halako itxura
                izango du: a) Partizipioa itu: Egiten den
                aukera -tzen erakoa da: gelditze nitzen, zaitze zon,
                aitze gendun b) Partizipioa au : Egiten
                den aukera -tzen erakoa da: deskartatze zien, gustatze
                zitzatan, sekatzen, masatze gindun, jorratzen, akordatze naiz, c) partizipioa [r,l,n,g,k] i: Kasu
                honetan bai -tze eta bai -te, biak topatu ditugu:
                 
                
                  -tze:ibiltze zan,jartze gendun, ebaitzia,eukitze
                    zittun, etortze zian, ekartze zittun,  -te: eralte ittue,ibilte giñen, ipinten genduzen,
                    etorteako[11] Ikus daitekeenez, partizipioa [n,l, (r)] i denean, aukera
                  desberdinak ageri dira aztergai ditugun herrietan. d) Partizipioa a,-e, -o: Egiten
                den aukera -tzen erakoa da: etaatze gendun, botatzen,
                jotze zan, erretzen, e) Partizipioa  n: Egiten den
                aukera -ten erakoa da: izaten, esaten, eamatea, jute
                giñan, eitte gindun, irakitten,  f) Partizipioa "txistukari + -i":
                Egiten den aukera -ten erakoa da: jazte ninduen,
                iraazten, ikastea, joste zittun, auste zitzatan 
              a) irten:  Mendebaleko euskalkian aditz hau iragankorra
                da, eta erdialdeko euskalkian orokorrean iragangaitz
                gisa jokatzen du. Hiru laguntzaile desberdinekin agertu
                daiteke: 
                - Nor laguntzailea: hau izango litzateke erdialdeko
                  euskalkiaren joera nagusia. 
                  "... ertetzen giñuztan..." - Nork laguntzailea: ondorengo hauek, berriz, mendebaleko
                  euskalkiaren joera erakutsiko lukete. 
                  " ...Ertetzen do...""... geotxon ertentzon..."
 "... eletroniko ertetzen dik..."
 "... ertetzen zuen..."
 -Nor  nori  (nork) laguntzailea: 
                  "... ertetze zeok...""... bolitak ertetzen dioenak..."
 "... ertetzen balinbadioe..."
 b) ahaztu/ aaztu:   Normalean NOR-NORI saileko laguntzaileekin erabiltzen da, eta
                ez du -t(z)eaz nominalizaziorik egiten: 
                "... geo aaztu kobratzea...""... an ipintzentzon estait se botatzentzion nola san
                  izena... aastuta nao ya..."
 c) behar/ber/bar: Bai NORK eta baita NOR erako laguntzaileekin ager daiteke. 
                "... gu pixkat beste malla ortan ezta, baña inbartzonak
                  arreua inbartzonak kesi izarak...""... geo e nundarra Seamarra izan ber
                  son..."
 "... ze in bear det nik ume txikikinda..."
 "... junbarrizategendun biorduko biden..."
 d) erabilli/ibilli: Erabili ez da esaten, ebali agertzen da. Bestalde,
                ibili aditzak nork erako laguntzailea jasotzen duenean
                erabiliren zentzua hartzen du. Azkenik usatu ere
                ageri da zenbait kasutan: 
                "... aman edadekua zan da ola eukitzentzittun apuntauta
                  ori usau da asko da nik ustet komestible
                  dendan geyao usauko zala eunero nola zebiltzan antxe...""... gauza ori guren ez bintzat ezuen usatu..."
 "... ebaliko zuen bearbada..."
 "... ori uztargillek asko ebaltzen due..."
 "... jutezan kalea eta dirue ibilliko
                  zon..."
 e) eduki:  Orokorki Eduki aditzari, -ko eranstean ki
                galdu egiten du. 
                edukiko > euko Honez gain, eduki aditza nor  nork sailean aurkitzea da joera
                  nagusia. Hala ere, zenbait adibidetan, nor-nori-nork saileko
                  adizkiak ere aurkitu ditugu: 
                  nik zuri hura: daukizutnik, zuei hura: daukizuet
 nik hau hari : daukiot
 f) Soziatiboa eskatzen duten aditzak: 
                akordau: 
                  "... orrekiñ akordauko
                    zea zu, etxe orrekiñ...""... ni aekiñ akordatzenaiz..."
 g) Mugimendu aditzekin adlatiboa:  Aztergai ditugun herriotan aditz izenak mugimenduzko aditzen
                osagarri direnean adlatiboa erabiltzen dute, Goierrin eta Tolosaldean
                egiten duten antzera: 
                "... babia ta baatzuizopia goizen askotan e udaran beintzat
                  e bedarra ebaitzea juteko ta zean, goizen
                  jaiki tta kafesne pixkamat, esne pixkamat artze bauan ...""... ez launa aizela ta ez jun karnizero bati milla duro
                  eskatzea,.."
 h) -tzeke & - tzeka aditz atzizkia:  XX. mendearen hasieran Erizkizundi Irukoitzak Urolaldean
                eta Goierriko zenbait herritan honelako esamoldeak bildu zituen[12]: 
                ixiltzaka, ixiltzake, ixiltzeke (Zumarraga)aspertzaka (Zumarraga)
 betetzaka (Zumarraga)
 Gaur egun ez da joera nagusia, normalean bae (gabe)
                  erantsiz osatzen baitira honelako esapideak. Hala ere, adibideren
                  bat jaso dugu Agiña auzoan: 
                   "jangoikok ematen dio gizonai itzik itteke
                    zenbat albidade!"[13] 
  [10]
              Koldo Zuazok dioenez aditzoina eta partizipioaren arteko bereizketa
              galtzea Arabako euskararen berrikuntzetako bat izan zen. (Zuazo
              1998, "Arabako euskara", Arabako Euskararen Lekukoak. Ikerketa
              eta testuak, Eusko Legebiltzarra, Gasteiz,  162.orria) 
              
             
              
             |