Baina museoa ezagutarazi beharra zegoen jendea bertara hurbil zedin. Hau dela eta, garai hartan Gipuzkoan antolatzen zen mineral erakusketa bakarrera joan ziren Urretxuko museoko piezak erakustera. Bertan zenbait mineralzalekin harremanak izan eta herrira gonbidatu zituzten. Honela sortu zen lehenengo urteetan Ederrena zaharrean izan zen Mineralogia Astea. Antolatzaileen helburua xumea zen: Urretxuko bilera zaletuen topagune bihurtzea. Horretarako erakusketaz gain, astean zehar diapositiba emanaldiak izaten ziren eta larunbat goizean txangoa egiten zuten mineral bila.
Mineralogia eta Paleontologia astean parte hartzera etorri direnek, beti doan egin dute eta lehenengo urte haietan gainera sekulako hotza jasan behar izaten zuten Ederrena zaharrean (txanda egiten zuten estufaren ondoan berotu ahal izateko). Udalak beraien borondate ona eskertzeko larunbatean hamaiketakoa antolatzen du Kultur Etxeko museoan eta bertan eskerrak ematen zaizkie denei. Hala ere, Urretxuko mineral astean egoteak ospea ere eskaintzen die partaideei. Donostian izaten zen feriak porrot egin zuen eta orain Urretxukoa da Gipuzkoan antolatzen den bakarra. Honek mineralogia asteari indarra eman dio eta azken urteotan pilotaleku berrian ez dago herrira etorri nahi duten guztientzako adinako leku. Hau dela eta, Urretxura urte gehiagotan etorri direnek lehentasuna dute eta udala 2.500 pezeta kobratzen hasi da metro karratuko.
Hala ere, argi dago partaideei herrira etortzea komeni zaiela. Esan bezala, Urretxuko feriak ospea ematen du. Baina, honetaz gain, salmenta bidez diru asko lortzeko aukera ere badute. Harri landuek erakusmahaiaren %20a soilik bete dezaketen arren, saldu ahala berriro bitxi berriak salgai jar ditzakete. Bestalde, euren bildumak aberasteko edo bitxiak egiteko lehengaiak erostera jende asko hurbiltzen da Urretxura. Zenbait pieza partikularren esku egotea debekatua dago eta antolatzaileek hauek erakusgai jartzea debekatzen dute. Hala ere, badaude, ez dute partaideen arteko elkartrukeak kontrolatzeko modurik. Behin Donostiako Aquariumetik balio handiko fosil bat lapurtu zuten eta Urretxun salduko zen zurrumurrua zabaldu zen. Ertzainek kontrol zorrotza egin zuten arren, ez zuten fosil hura aurkitu.
Argi dago Urretxuko mineral astea oso topagune garrantzitsu bihurtu dela eta hastapeneko urte haietatik hona gauzak asko aldatu dira. Egun 4 sailetan banaturik dagoela esan daiteke: ikus-entzunezko ikastaro eta hitzaldiak, txangoa, feria eta haurrentzako ekintzak. Haurrentzako ekintzen helburua gazteei mineralen mundua erakutsi eta beraiengan zaletasuna sortzea da. Ekintza hauen artean, izar nagusia meategi artifiziala da. Lehenengo urteetan herriko zenbait gaztek eraikitzen zuten meategia Avenidan, baina euria egiten bazuen busti egiten zen. Gainera larunbat gauetan bikote batzuek bertan sartzea gogoko zuten eta hurrengo goizean garbitu beharra zegoen.
Aurten haurrentzako ekintzak Gernikako Arbola plazan kokatuko dira eta mineralen munduan murgildu eta zaletasuna hartzeko aukera izango dute. Izan ere, zaletasuna zabaltzea eta museoa bizirik mantentzea dira Mineralogia Astearen bi helburuak. Ezin da esan lortu ez denik: erakusketa aretoa museo bihurtu da eta urteen poderioz bilduma are gehiago aberastu da. Museoak Euskal Herriko eskola ezberdinetatik etorri diren haurren zaletasuna bultzatu du eta hau da Nicasio Aguadok urte askotan egindako lanaren truke jaso zezakeen saririk onena.
Urriak 23, larunbata:
*Txango mineralogikoa Berastegira. Plazaolako meategiko trenaren ibilbidea egingo da eta bertako meategi batean sartzeko aukera izango da.
Urriak 25, astelehena:
*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “ Euskal Herriko historia geologikoa (450 milioi urtetako bidaia)”
Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).
Urriak 26, asteartea:
*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “Euskal Herria eta dinosaurioak (duela 120 milioi urte)”. Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).
Urriak 27, asteazkena:
*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: Itsasazpiko labak – Kantauri itsasoaren irekitzea – Euskal Herria azaleratzea. Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).
Urriak 28, osteguna:
*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “Paisajearen higadura eta modelatzea (40 milioi urte eskulturan)”
Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).
Urriak 29, ostirala:
*Harri, fosil eta harribitxien XII. aretoa: salerosketa, trukaketa, lehiaketak… Ederrena pilotalekuan.
*Mineralogia eta paleontologia parkea. haurrentzat Gernikako Arbola plazan: eskalada, meategia, urre-bilaketa, dinosaurio erraldoia…
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Ordutegia: goizeko 10etatik 1etara eta arratsaldeko 3etatik 8etara).
Urriak 30, larunbata:
*Mineral, fosil eta harribitxien XII. aretoa Ederrena pilotalekuan.
*Mineralogia eta paleontologia parkea Gernikako Arbola plazan.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Ordutegia: goizeko 11etatik 2etara eta arratsaldeko 5etatik 9etara).
Urriak 31, igandea:
*Mineral, fosil eta harribitxien XII. aretoa Ederrena pilotalekuan.
*Mineralogia eta paleontologia parkea Gernikako Arbola plazan.
*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.
*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.
*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.
*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
(Ordutegia: goizeko 10etatik 2etara eta arratsaldeko 5etatik 9etara).
Azaroak 1, astelehena:

Arrakasta itzela izan ohi duen txangoa
Mineralogia eta Paleontologiari buruzko Astearen barne arrakasta handia duen ekintza bat txangoa da. Beti mineralogiko-kulturalak izan dira eta natura errespetatzea funtsezko legea da. Lehenengo urteetan Urbasara joaten ziren eta bideak egiteko altxatutako lurrean bilatzen ziren mineralak, ondorengo urteetan meategietako zabortegietara joan dira, beti ere natura ez kaltetzeko helburuaz. Txangora joateko 3000 pezeta ordaintzen dira eta diru honekin bazkaria ere ordaintzen da.
Urtero autobusa Gipuzkoa osotik etorritako mineralzaleez betzen da eta zenbait urtetan bi pisutako autobusa ere jarri dute. Baina jendea jatorriko tokitik dezente urruntzen denez, autobus arrunta nahikoa zela erabaki zen. Behin, adibidez, Gasteizko pantanora joan ziren euri gutxi egin zuen urte batetan eta pantanoaren ur maila oso baxua zenez, ur azpian egon ohi diren mineral asko topatzea erraza omen zen. Egun hartan euria hasi zen eta jendea blai eginda jarri zen. Bai euriagatik, baita urtegiko uretan mineral bila dezente murgildu zelako ere. Mineral bila joatea perretxiko bila joatearen antzekoa omen da: hasieran ez da tutik ere ikusten, baina ohitura hartu eta ikasi orduko errazago topatu eta bizioa bihurtzen omen da. Mineralik topatzen ez zuten txango batetan jendea aspertzen hasi orduko Javier Aguadok poltsikotik bat atera eta bertan topatua zela sinestarazi zion jendeari. Animaturik jendeak lanari ekin zion berriro ere eta ez zuen inork amore eman nahi izan bazkaltzeko ordua pasa ondoren ere.