Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kazetari gizajoa! (057. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/05/23
Otamotz

            Niri ere halako zutabetxo bat eskatu/eskaini didate (zer egingo zaio, irakurle, bizitza honetan sofritzen jakin beharra dago) eta ene (eta nire lankideen ) probetxurako erabiltzea pentsatu dut. Sasikazetariok aintzakotzat hartzen ez gaituzten piztiak gara, eta honek erremedioa behar du, kantak dioen bezala, gu ere zerbait bagara eta. Hau bezalako aldizkaritxo apalak egiten ditugunoz ari naiz. Badirudi honelako argitalpenak txapelaren buztanarekin egin daitezkeela. Oso erratua zaude horretan, irakurle. Alkateak  Irimo eta Belokiren arteko teleferikoa inauguratu duela edo kultura zinegotziak saltsako ikastaroak emango dituela jakin dezazuen lan asko egin beharra dago, albiste mozolo eta garrantzi gabekoak ematen duten arren. Eta zuk horren  arin irakurtzen duzun agenda horrek biltze lan izugarria dauka atzetik. Eta gainera esker txarreko lana askotan.

            Agendarekin ari naizela, adibide bat; aurreko “AISIALDIRAKO GIDAN”, Takolo Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia  arratsaldeko 15:30ean jarri nuen, behar baino 2 ordu lehenago, benetako ordua arratsaldeko 17:30ak baitzen. Zuk uste duzu jendeak eskertu didala seme-alabekin bi ordu gehiago egoteko aukera hori? Gaur egun hainbeste aipatzen denez guraso – semeen arteko komunikazio falta, aukera polita izan zitekeen hasieran zain egondako “tartetxo hori”. Zer dira ba bizitza honetan bi ordu?. Ba ez, denak haserre; ”hi,  Bere, siesta hondatu diak hanka sartze horrekin, joder!!”. Esandakoa, esker txarreko lana.

            Baina lan honen gordintasuna kale inkestak egiterakoan dator. Denek nahi dute jakin besteek zer pentsatzen duten, baina norberarena esan gabe. “Ni ez atera. Hau,  hau atera!” Eta “Hau”k gauza bera esaten du. Azkenean ez bata eta ez bestea. Gero, erantzunak bideratzea izaten da kontua. Demagun elkarrizketatua jarioduna dela, etorri handikoa, bertsolari batzuk bezalakoa: Galdera inauteriei buruzkoa izan daiteke, eta hara erantzuna: “…zeren ni  jaiotzez gailegoa naiz, Ourensekoa, han bai odolki onak. Gurean esaterako, bi txerri hiltzen ditugu, eta…”. Beharbada oso interesgarria izan daiteke  honelako oratoria daukan elementoa, baina kale gorrian bi ordu daramatzanarentzat gehitxo aukeran, eta nork itzularazi inauteriaren arrastora? Goazen giza espeziearen beste puntara: isilak. Galdera: “Zer iruditzen zaizu , Udalak A15 ingurunea lur zoru industriala kontsideratzeko hartu duen erabakia, uste duzu gure herriko etorkizun ekonomikoa baldintza dezakeela kontuan harturik lur zoru industrialaren eskasia gure ingurunean?”. Erantzuna: “Beno”. Hemendik ere, zerbait atera behar!.

            Okerrena, ordea, etortzeko dago. Demagun jenero batekoa nahiz  bestekoa engainatu duzula eta fulamentuzko erantzun pare bat atera diozula. “Oso ondo, eskerrik asko, orain argazki bat egingo dizut” esaten diezu, arnasa sakon hartu ondoren eta ilusioz beterik, eta hara non ikusten duzun elkarrizketatua ihesi doala, “hori ez, ezta pentsatu ere!” oihukatuz. Zure inkesta, kakapilara!.     

            Beraz irakurle, errukia izan ezazu eta hartu gure lana behar duen kontsiderazioan. Beno, hau ez hainbeste.

J. M. Bereziartua, kazetari afizionatua



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT