
Zumarragako eta Urretxuko EAJ-PNVk ohar baten bidez jakitera eman duenez, EBBko presidentea, Iñigo Urkullu Zumarragako Batzokian izango da gaur arratsaldean hitzaldi bat ematen. Hitzaldia alderdiko kideei eta nahi duen herritar orori zabalik dago eta arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera. Ondoren afaria egingo dute bertan elkartzen direnek.