Dar-Dar taldeak ”Eta zer?” antzezlanataularatuko du bihar eta etzi Zelai Arizti aretoan, udalekoberdintasun sailak antolatuta. Emanaldia ikastetxeetako lehenhezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta Elkar argitaletxeakpublikatutako ”Eta zer?” bilduma du oinarri. Guztira Zumarragakoeta Urretxuko 1.100 bat ikaslek ikusiko dute antzezlana bi egunetan.
Ezberdina izateak sor ditzakeen arazoeninguruko pedagogia egitea du helburu lanak; horretarako, materialdidaktikoa erabiltzen dute. Liburu bilduma horren lehenengo lau aleakditu oinarri antzezlanak: Silvia Ugidosen ”Nire aita etxeko andreada, eta zer?”, Andoni Egañaren ”Niri futbola ez zaitgustatzen, eta zer?”, Seve Callejaren ”Ni potoloa naiz, etazer?”eta Anjel Lertxundiren ”Nik erremerre hitz egiten dut, etazer?”.