Goñiren omenez Beloki PilotaElkarteak urtero antolatzen duen kanporaketa aurrera doa. Aurtengogoratu 20. urtea betetzen duela txapelketak. Hirugarren jardunaldiaegingo da gaur arratsaldean. Aurreko asteetan bezala, gaur ere hirupartida jokatuko dira, azken orduko aldaketak tarteko:
Lehenengo partidan Beloki pilotaeskolako ikasleak neurtuko dira. Herrera-AgirrezabalAlvarez-Izagirreren aurka arituko dira. Bigarren partida buruzburuzkoa izango da eta 4 t´erdiko promesak arituko dira, gaurkokasuan Biain Iriondoren kontra. Aldaketekin dator azken partida haugainera, Iriondok beharrean Kruz-ek jokatu behar baitzuen hasierabatean. Amaitzeko seniorrak binaka arituko dira; Armendariz etaArzelus Yoldi eta Linzoainen aurka. Arzelusek kasu honetanArmendarizen ordezko lanak beteko ditu.
Final laurdenetako partidak diraaipatutakoak. Final erdiak matxoaren erdialdean jokatuko dira finalerdiak eta finala martxoaren 23an. Partidak Zumarragako Belokipilotalekuan jokatuko dira 18:30ean hasita.