Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarenlehen fasean partaide diren 15 bertsolari goierritarren hirutik bikbukatu dituzte lanak, oraingoz. Asteburuan izan diren zortzi saioeksailkapen orokorrerako eta, ondorioz, final zortzirenetara igarokodiren 32 bertsolarien izendapenerako aurrerabide handia egin dute.Zumarragan, igandean, ekainaren 5ean izango diren azkeneko bi saioenfaltan, momentuan 569 puntuan dago mugarria, eta hori gainditubeharko dute, gutxienez, bigarren aldia falta zaien hamabiek. AnttonFernandez zumarragarra dago langan, oraingoz barrualdetik.
Txartela eskuratu duten postuetan zazpigoierritar daude. Lau dagoeneko matematikoki pasatu dira galbahetik:Iñaki Apalategi , Nerea Elustondo, Amaia Iturriotz debutaria etaIban Urdangarin. Gorka Maizek ere eskuetara dauka, korapilatsuagoAsier Sasietak: Zumarragako puntuei itxaron beharko diete hala ere.
Azken kanporaketak
Azken kanporaketak Zumarragan izangodira igande honetan, hilak 5. Goizeko saioa 11:30ean hasiko da etaarratsaldekoa 17:30ean, biak Zelai Arizti aretoan egingo dira.Hauexek dira goizeko eta arratsaldeko saioetan parte hartuko dutenbertsolariak:
Goizean:
- Gorka Azkarate (Zumarraga) 286 puntu
- Manex Mantxola (Urretxu) 243 puntu
- Asier Azpiroz 280,5 puntu
- Oier Aizpurua 280 puntu
- Ane Labaka 272,5 puntu
- Mikel Artola 261,5 puntu
Arratsaldean:
- Julen Agirre (Beasain) 311,5 puntu
- Endika Igartzabal (Gabiria) 298,5 puntu
- Julen Agirreburualde (Legazpi) 246 puntu
- Adur Gorostidi 315,5 puntu
- Josu Oiartzabal 297,5 puntu
- Oier Arantzabal 268 puntu
Egilea: Urretxu-Zumarragako bertso eskola