Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

EAJk Mikel Serranok Z Bus-aren aferan “gezurra” esan duela dio

Urretxu eta Zumarraga
2015/02/27
Otamotz
Gaur Zumarragako EAJk prentsaurrekoa egin du atzo Mikel Serranok aurkeztutako Z Bus herri barruko autobus zerbitzu berriaren harira. Besteak beste, Iñigo Peñagarikano jeltzaleak Serranok “gezurra” esan duela dio:
“Gezurra esan zuen aurrekontuen osoko bilkuran [2014ko abenduaren 18an] Urretxuk bi herriei zerbitzu emango dien autobus zerbitzu martxan jartzeko interesik ez duela zioenean”.
Gezurra esan zuenaren frogak agertu ditu EAJk. Hain zuzen, Zumarragako Udalean sarrera izan duten zigilua daramaten bi dokumentu eskuan izan ditu. Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak autobus bakarra martxan jartzeko lantalde bat osatzeko eskaera egiten dion dokumentua eta gogo hori berresten duen bigarren dokumentu bat ere aurkeztu du Peñagarikanok eta “gezurra frogatutzat” eman du. Jeltzaleek agintaldi osoan autobus zerbitzua jartzeko proposamena egin dutela esan dute eta proposamen hori garestitzat eta ez beharrezkotzat jo duela alkateak. Aurrekontuen osoko bilkuran autobusa martxan jartzeko diru saila ezarri izanak harritu egin zituela esan du Peñagarikanok, “harritu eta asaldatu”. Udalbatzarraren ondoren ingumen batzordean informazioa eskatu zuten, bertan mugikortasuna lantzen ari baitziren. Hor ere harridura,
“inork ez baitzekien ezer ere autobusari buruz, ezta PSE-EEko bozeramaileak ere. Are gehiago, gaur bertan Zumarragako Udaleko idazkariari deitu diogu eta honen inguruan ezer ez dakiela esan digu”.
Horrenbestez, autobusaren gaia “alkateak landutako gaia delakoan gaude, alderdikideek ere ez dakite ezer”. Jeltzaleek nolako zerbitzua izango den, ibilbideak zergatik ez diren eztabaidatu, zergatik Zumarragari bakarrik emango dion zerbitzua eta ustiapena esleitzeko lehiaketa publikorik zergatik ez den egin galdetu dute, 45.000 diru saila da. Alkateak atzoko aurkezpenean Urretxurekin batera autobus zerbitzua eskaintzeak zerbitzu berari eraginkortasuna kenduko liokeela esan zuen. Jeltzaleek ibilbideak diseinatuz gero, “ez liratekeela luzeagoak izango” uste dute. Serranok beste arrazoi bat ere eman zuen, herri arteko autobusa izan beharko lukeela eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuduntza litzatekeela. Jeltzaleek hala dela esan dute, baina “zein arazo dago aldundiarekin hitz egiteko? Serrano ez bada gai, kanpoan geratu, eta besteok konponduko dugu hori”. Alkatearen eskrupulu eza “Alkatearen eskrupulu eza” salatu du Peñagarikanok,
“gurea den proposamen bat lapurtu eta bere egiteko printzipio demokratiko guztiak hautsi eta bere irudia saltzeko. Zumarragan Francoren garaitik ez da halakorik gertatu. Mikel Serranoren obsesio bakarra komunikabideetan bere irudia sustatzea da, horretarako udaleko lanak bazter utzi behar baditu ere”.
Datozen egunotan EAJk Zumarragaren egoerari buruzko dokumentu bat kaleratuko duela iragarri du, bide batez, Peñagarikanok:
“Zumarraga bailarako herririk txiroena dela agertuko dugu Lanbide eta Eustateko datuak aintzat hartuta. Ez dugu alarmarik sortu nahi, baina egoerari aurre egin nahi badiogu elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu, beste harreman eredu bat bultzatzea, alegia. Are gehiago, bestelako umiltasun maila bat ezinbestekoa da; hain zuzen, une honetan Mikel Serranok ez duen umiltasun maila”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT