Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Bihar irekiko dute Zumarragako izotz gaineko patinaje pista

Urretxu eta Zumarraga
2015/12/18
Otamotz
Atzo arratsaldean hasi ziren La Salle Legazpi ikastetxeko pilotalekuan izotz pista sintetikoa montatzen, eta dagoeneko ia amaitu dute. Bihar irekiko dute, 11:00etan, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da irekita. Abenduaren 21ean eta 25ean itxita egongo da, baita urtarrilaren 1ean eta 5ean ere; gainontzeko egun guztietan, irekita. Mikel Serrano alkateak adierazi duenez, aurreko urteetan ere buruan izan du ideia. «Banekien beste herri batzuetan ere jartzen zutela, eta gogoa nuen Zumarragara ekartzeko, herriko zaleei aukera emateko». Aurten lortu du, azkenean. «Egitasmo berritzailea da, eta patinajearen aldeko apustu bat». Patinajea gustatzen zaionak aukera paregabea izango du Gabon jai hauetan lagunekin zein familiarekin gozatzeko. 13.000 euro inguruko aurrekontua du pista herrira ekartzeak. Haurrentzat zein helduentzat izango da izotz pistan ibiltzeko aukera. Horretarako, bota berezi batzuk behar dira, izotz sintetikoan irristatzeko aproposak. Sarreraren prezioaren barruan sartzen da boten alokairua. «Prezio baxuak jarri ditugu, patinatzeko aukera denen eskura egoteko», esan du Serranok.
Sarreraren prezioaren barruan sartzen da boten alokairua. / Arg.: Maialen Igartua

Sarreraren prezioaren barruan sartzen da boten alokairua. / Arg.: Maialen Igartua

  Bonoak erosteko aukera Ordu erdiko txandak izango dira izotz pistan irristatzeko. Ilararik ez dagoen kasuetan, ordea, denbora gehiagoan irristatzeko aukera izango da. Sarrera arruntak euro bat balioko du hamalau urte bitarteko haurrentzat, eta bi euro hamabost urtetik gorakoentzat. Bestalde, bonoak ere eros daitezke. Haurren kasuan, hiru, zortzi edo hogei saioko bonoak egongo dira salgai, bi, bost eta hamar euroan. Helduentzat, berriz, lau, zortzi edo hogei saioko bonoak izango dira, bost, hamar eta hogei euroan. Sarrera arruntak zein bonoak pistan bertan erosi beharko dira. Goiz eta arratsalde irekita Ordutegiei dagokienean, egun gehienetan goiz eta arratsalde egongo da irekita. Ohiko ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Abenduaren 22an eta urtarrilaren 7an eta 8an arratsaldez baino ez dute irekiko. Abenduaren 24an eta 31n, berriz, bi ordu lehenago itxiko dute, jai egun bezperak direlako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT